11. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ordenantza, Ingurumeneko txostenak egiteko tasak, jarduera sailkatuko zein irekitzeko lizentzietakoak eta hirigintzako txostenak egitekoak zein obra-lizentziak tramitatzekoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa honako ordenantza honetan: Ingurumeneko txostenak egiteko tasak, jarduera sailkatuko zein irekitzeko lizentzietakoak eta hirigintzako txostenak egitekoak zein obra-lizentziak tramitatzekoak arautzen dituena.

2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere eta, legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu aldatua argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarrean jar dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman zaion idazketaren arabera.

Tarifen eranskinean, honako hau dioen tokian:

“Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150 euro”, aldatzea, eta honako hau jartzea:

“Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 30 euro txosten idatzirako edo kontsultarako emandako ordu erdiko”.

Eritze Atetzen, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1815010