2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2019ko karga-tasak
Artzibarko Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako hau
ERABAKI DU:
1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2019ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,298.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
- Etxebizitza berriak: %2,5.
- Gainerako instalazio eta obrak: %2.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Tasa: %18. Aplikatzeko koefizientea, urteen arabera:
- Urte 1: 0,015.
- 2 urte: 0,035.
- 3 urte: 0,050.
- 4 urtetik 15 urtera (biak barne): 0,060.
- 16 urte: 0,160.
- 17 urte: 0,260.
- 18 urte: 0,280.
- 19 urte: 0,300.
- 20 urte: 0,310.
1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat ten ahal da, hautara:
1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Artzibarren, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1815355