2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, Atarrabiako Udaleko garbiketako bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu hutsen esleipena
Ikusirik Atarrabiako Udaleko garbiketako bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren egoera, Udaleko alkate udalburuak ebatzi du, abenduaren 10eko 916/2018 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak esleitzea jarraian ematen diren izangaiei (deialdiaren oinarriak 2018ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 11n):
05 07 01 / 02 lanpostua, Edurne Ariztia Plazari.
05 07 01 / 03 lanpostua, Rosario Arocena Garcesi.
09 01 01 / 01 lanpostua, M.ª Puy Arizcuren Artolari.
Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, izendaturiko lehiatzaileak lanpostuaz jabetu beharko dira izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturalean.
Atarrabian, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1814980