1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Murietan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT10865 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoari aurretiazko administrazio baimena emateko, eraikitzeko administrazio baimena emateko, eta haren onura publikoa deklaratzeko.
a) Instalazioaren kokapena: Murieta.
b) Helburua: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.
c) Ezaugarri nagusiak: “Murieta-Hegoaldea” zirkuitu berria sortzeko 13,2 kV-eko lurpeko linea berria.
d) Aurrekontua: 180.965,35 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko abenduaren 27an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.
GOI TENTSIOKO LURPEKO LINEAREN PROIEKTUA, 13,2 kV-EKOA, MURIETA-HEGOALDEA ZIRKUITU BERRIAN ETA GOGORRA ETA MURIETA TRANSFORMAZIO ZENTROAK ERABERRITZEA MURIETAKO UDAL-MUGARTEAN (NAFARROA)
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
Titularra/k, helbideak | J.M. | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Linearen luzera | Kutxatilak | | | Lur mota |
m | Zabal. | m² | | m² |
Murietako U.M. |
Schmidt-Clemens Spain SA Industrialdea, 2 31280 Murieta (Nafarroa) | LL | 34 | 0,24 | 8,16 | 1 | 1 | 1 | 739 | Bidea |
Murietako Udala Estación kalea, 16 31280 Murieta (Nafarroa) | LL | 251 | 0,24 | 60,24 | 5 | 5 | 1 | 575 | Bidea |
Murietako Udalaren herri-lurrak | LL | 3,4 | 0,24 | 0,82 | 1 | 1 | 1 | 278 | Lehorreko alorra |
Murietako Udala | LL | 165 | 0,24 | 39,6 | 3 | 3 | 1 | 665A | Bidea |
Laburdurak J.M.: jarduketa mota; LL: lurpeko linea; Pol: poligonoa; Lurz.: lurzatia; Zabal.: kable elektrikoen zabalera.
Iragarkiaren kodea: F1816031