109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plan ekonomiko-finantzarioa, aurrekontu
egonkortasuna betetzeko onespena

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko apirilaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen onestea Plan Ekonomiko Finantzarioa, xede duena 2019ko eta 2020ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua eta aurrekontu egonkortasunaren xedea, 2018ko ekitaldian bete ez zena.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Mankomunitatearen Batzar Orokorrak onetsi duenetik, eta hala egonen da, harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2019ko maiatzaren 14an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1906754