109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Larrialdi sozialean dauden pertsonentzako eta/edo familientzako prestazio ekonomikoen ordenantzan

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko apirilaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Larrialdi sozialean dauden pertsonentzako eta/edo familientzako prestazio ekonomikoak arautzen dituen ordenantzan.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betikotzat onetsiko da ordenantza hori.

San Adrianen, 2019ko maiatzaren 14an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1906753