109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Plan ekonomiko-finantzarioa (2019-2020). Onespena

Zubietako Udalak, 2019ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plan ekonomiko-finantzario berria onestea. Horren xedea da 2019ko eta 2020ko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua eta aurrekontu-egonkortasuna, 2018ko ekitaldian bete ez zirenak.

Erabakitako onespena jendaurrean egonen da ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, hala xedatzen baita honako artikulu hauetan: Aurrekontu Egonkortasuna eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zubietan, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1906611