109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa Alesbesko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2019ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Alesbesgo herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Hura 2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da haren testu bategina (onetsitako aldaketa guztiekin) behar diren ondorioak izan ditzan.

59. eta 60. artikuluak helburu berarekin aldatu dira, hots:

59. artikulua. Honako esaldi hau kendu da:

“Biztanleen udal erroldan Alesbesko bizilagun gisa inskribatua egotea bost urteko antzinatasunarekin.”

60. artikulua. Gaztelaniazko “o” lokailuaren ordez “koma” jarri da, eta honelaxe geratu da euskarazko bertsioa.

Debekatua dago erabilera lagatu edo saltzea gaur egun lurraz baliatu baina Alesbesko bizilagun ez denari; salbuespena da bizilagun ez denak hirugarren gradurainoko odolkide eta Alesbesko bizilagun den bati hura eskualdatzea, bizilagunek herri-lurra berreskura dezaten.

Alesbesen, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1906929