109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2019rako lan egutegia

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 19/2019 Ebazpena eman zuen 2019ko maiatzaren 3an. Hona hemen testu osoa:

Honen bidez onesten da 2019ko lan egutegia, Ollarango Udalaren zerbitzuko langileendako.

Arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 11ko 730/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko herrietako jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanordu kopurua ezartzen duena; abenduaren 14ko 149/2017 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onesten duena; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoa kontuan harturik,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Ollarango Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Mariko zubia.

–Uztailaren 8a, 9a eta 10a.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 2a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak. Abenduaren 24an eta 31n lanaldia 12:00etan bukatuko da.

Ollarango Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:30etik 16:30era bitarte langileek nahierara bete dezaten, astelehenetik ostiralera.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2019ko lan egutegian kontuan hartutako jaiegunetan (gorago zerrendatuak).

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1.–Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salari zuzendua, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Ollaranen, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1906765