109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, Eguesibarko 2019ko arte sorkuntzarako laguntzena

Eguesibarko Udalak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Eguesibarko sorkuntzarako deialdiaren laburpena argitara ematen du; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 455276 eta Udalaren webgunean.

Helburuak:

–Arte sorkuntzako lanak laguntzea Eguesibarren.

–Deialdiaren xede diren lanak hedatzen laguntzea.

–Jarduera artistikoarekiko begikotasuna piztea Eguesibarren.

–Kulturaren garapena sustatzea Eguesibarren.

Onuradunak:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak:

–Proiektua aurkezteko egunean Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, etenik gabe.

–Udal honekiko zerga betebeharrak eguneratuak izatea.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1906630