2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Untzueko Udaleko alkateak 2019ko maiatzaren 2an emandako 19/2019 Ebazpenaren laburpena, zeinak jorratzen baitu espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzea, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–María Jesús Esain Irisarri zinegotziaren esku uztea ezkontza zibil bat egiteko eskumena.
Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala beteko baitira azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).
Hirugarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Untzuen, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.
Iragarkiaren kodea: L1906632