2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko Alkatetzak 2019ko martxoaren 22an emandako ebazpena. Jendaurreko epean ez denez alegaziorik egin, behin betiko onesten da aurrekontu-aldaketa horren espedientea, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat.
Kreditu gerakina gehitzea
GASTUAK:
2. kapitulua: 4.400,00 euro.
6. kapitulua: 2.962,94 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua: 7.362,94 euro.
Ukarren, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L1906184