109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2019ko 35.etik 39.era bitarteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 35.etik 39.era bitarteko aldaketak Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1906980