109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Finken normalizazio proiektua 1. poligonoko 146., 159., 160., 788. eta 789. lurzatietan. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen finkak normalizatzeko proiektua, Sunbillako 1. poligonoko 146., 159., 160., 788. eta 789. lurzatietarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Sunbillan, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1907265