109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN AMESKOA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

San Martingo Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea, 2019ko ekitaldiko aurrekontu-aldaketa hau:

–15.660,95 euroko kreditu berezia sortzea, “4540-61900 Araztegiko bidea zolatzea” aurrekontu aplikazioan; honen bidez finantzatuko da:

75080003 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (araztegiko bidea zolatzea): 7.220,93 euro.

7622002 Ameskoabarreneko Udalaren dirulaguntza (araztegiko bidea zolatzea): 8.440,02 euro.

Finantzaketa, guztira: 15.660,95 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

San Martinen (Ameskoabarrena), 2019ko maiatzaren 13an.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L1906761