2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hirigintza hitzarmena 3. poligonoko 2A lurzatian eta 66. lurzatian. Jendaurreko informazioa
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari jarraikiz, hogei egun balioduneko jendaurreko epea zabaltzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 3. poligonoko 2A eta 66. lurzatien hiri aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko izenpetu beharreko hitzarmena aztertzeko. Hitzarmena Schneider Electric España SAk sustatu du eta 2019ko maiatzen 13an egin osoko bilkuran onetsi zen behin betiko.
Garesen, 2019ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1906894