109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa Musika Eskolaren estatutuetan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren estatutuetako IV. eta V. artikuluen aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epea igarotzen bada inork alegaziorik egin gabe, Azkoiengo Musika Eskola erakunde autonomoaren estatutuen aldaketa behin betiko onetsi da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azkoienen, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1906976