109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herri-lurren desafektazioa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo 5. poligonoko 5049. lurzatian, Moratiel izeneko alderdian, 2.040 m²-ko herri-lurra desafektatzeko espedientea, gune zoologikoa (zakurtegia) paratu eta garatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2019ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1906764