2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Finken normalizazioa, Iruñeko Udalaren katastroko IX UI unitateko “Beloso” S-1 sektoreko 5. poligonoko 2087. lurzatian eta V-1 bideko lurzatian. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 16-MAY-19 (3/CV)
Iruñeko udal katastroko 5. poligonoko 2087. lurzatian eta V-1 bideko lurzatian, IX UI unitateko (Beloso) S-1 sektoreari dagozkionak, Finken normalizaziorako proiektuaren hasierako onespena (JOB de 26-03-2019 5/CV) jendaurrean egon da. Epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik jaso; hortaz, ERABAKITZEN DA:
1.–Behin betiko onestea honako proiektu hau: Finken normalizazioa, Iruñeko Udalaren katastroko IX UI unitateko “Beloso” S-1 sektoreko 5. poligonoko 2087. lurzatian eta V-1 bideko lurzatian. Francisco Javier Diez Bazánek sustatu du.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ukitutakoei horren berri ematea.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1906930