109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

37/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Garapen Ekonomikorako kontseilariaren, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariaren 2019ko maiatzaren 8ko Erabakia argitaratzea. Haren bidez batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, dirulaguntza eman eta ordain diezaion Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, POCTEFA 2014-2020 aldiko programa barreneko “BELAROUAT” proiektuak dakartzan lanak garatzeko 2019ko ekitaldian.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeren 14. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariaren 2019ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez batera baimendu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza eman eta ordain diezaion Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, POCTEFA 2014-2020 aldiko programa barreneko “BELAROUAT” proiektuak dakartzan lanak garatzeko 2019ko ekitaldian.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Garapen Ekonomikorako kontseilariaren, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariaren 2019ko maiatzaren 8ko Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Haren bidez batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza eman eta ordain diezaion Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, POCTEFA 2014-2020 aldiko programa barreneko “BELAROUAT” proiektuak dakartzan lanak garatzeko 2019ko ekitaldian. Foru agindu honen eranskin gisa argitaratzen da.

2. Foru agindu hau igortzea Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusira, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Garapen Ekonomikorako Departamentuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 21ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako Kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ERANSKINA

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren, Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Departamentuaren arteko erabakia Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko baimena batera ematen duena, dirulaguntza eman eta ordain diezaion Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, honek 2014-2020 aldiko POCTEFA programa barreneko “BELAROUAT” proiektuak dakartzan lanak bete ditzan 2019ko ekitaldian

Garapen Ekonomikorako kontseilari Manuel Ayerdi Olaizolak,

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera Isasik, eta

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde Arretxeak,

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 12ko 199/2015 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua). Abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak erakunde autonomo horren estatutuak onesten ditu, eta ezartzen Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren eskumena dela kirol eta gazteriaren arloko instalazio eta ekipamenduetarako dirulaguntzak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea, bai eta departamentuen arteko lanak sustatzea eta koordinatzea ere Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren jarduerekin zerikusia duten gaietan.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 8.aa) artikuluak, berriz, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari esleitzen dio bere eskumenen esparruko jardueretarako dirulaguntzen deialdiak egin eta horiek emateko eskumena. Era berean, 49 e) artikuluak Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari esleitzen dio bere eskumenen esparruko jardueretarako dirulaguntzen deialdiak egin eta horiek emateko eskumena, eta jarduera horien artean daude turismoaren sustapena, antolaketa eta garapena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokionez, irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ezartzen du haren egitura organikoa. 40. artikuluak eskumenak esleitzen dizkio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari ingurumen eta lurralde jasangarritasunarekin lotutako Europako proiektuen koordinazioaren arloan.

Bigarrena

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua:

  • 740007-74700-7819-456202 partida, “Europako proiektua, NKGI (POCTEFA MEKNF)”, 80.424 euroko kreditua duena.

–Garapen Ekonomikorako Departamentua:

  • 810001-81100-7819-422202 “Nafarroako Mendi Federazioa. Belaguako aterpea. POCTEFA Belarouat”, 40.000 euroko kreditua duena.
  • 830001-83100-7819-432100 “Nafarroako Mendi Federazioa. Belaguako aterpea. POCTEFA Belarouat”, 40.000 euroko kreditua duena.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

  • A50001-A5410-7819-336102 “POCTEFA Proiekturako dirulaguntza Belarouat-MEKNF”, 80.424 euroko kreditua duena.

Hirugarrena

2014-2020 POCTEFA programa INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren akronimoa da. Lurralde lankidetzarako Europako programa bat da, hiru herrialdeetako mugaldean garapen jasangarria sustatzeko sortua. 2014-2020 aldiko POCTEFA programa proiektu deialditan antolatuta dago. Deialdi horietako bakoitzean, lurraldeko eragileek, lankidetzarako eremuan mugaz bi aldeko proiektuak garatzeko interesa dutenek, beraien hautagaitzak aurkeztu behar dituzte programarako. Aurkezteko epea bukatuta, programaren arduradunek aukeratzen dituzte lurraldearen eskakizunekin eta proposamenak aurkezteko irizpideekin bat datozen proiektuak. Ondoren, proiektu horiek programatuko dira eta EGEFen kofinantzaketa jasotzen ahalko dute.

Programa horren barrenean, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak “BELAROUAT” izeneko proiektua aurkeztu du; proiektuak deialdiaren fase guztiak gainditu ditu, eta hautatuetako bat da. Proiektuan parte hartzeko 5 entitate hauek elkartu dira: (Erronkariko Ibaxaren Batzordea, NICDO SL, La Ligue de L’Enseignement des Pyrénées Atlantiques, Laskungo Udala eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea, azken hau proiektuaren liderra). Proiektua Erronkari Ibarrean eta Leskunen (Frantzia) garatuko da, eta haren helburua da Auñamendi mendiaren inguruaren eta Larrako natura-erreserbaren balioa berreskuratzea, bai eta mugaz bi aldeetako mendi-aterpeen arteko lankidetza sustatzea ere. Horretarako, honakoak egiteko asmoa dute: egun dauden mendi-aterpeetako azpiegiturak (Belaguakoa eta L’Abérouatekoa) zaharberritu eta hobetu, mugaz bi aldeetako bidezidorrak egokitu, Larrako Natur Erreserban bisitariaren harrera hobetu, inguruak turismoaren ikuspegitik sustatu, eta mendiaren ezagutza eta mendizaletasuna sustatu, eskola-umeei eta gazteei zuzendutako jarduera batzuen bidez.

Gaur egun Nafarroa aldean aterperik ez dagoenez, beharrezkoa da Belaguako mendi-aterpea zaharberritu eta berriz irekitzea. Aterpea Erronkariko Ibaxaren Batzordearena da, baina horrek Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari laga zion, zaharberritu eta kudea zezan. Federazioa arduratuko da, halaber, eskola-ume eta gazteentzako mugaz bi aldeetako jarduerak antolatzeaz: hiru urteko epean gauzatuko dira eta 800 haur eta gaztek hartuko dute parte.

Proiektuaren kostua 3.200.247,87 eurokoa izanen da guztira. EGEFek emanen duen laguntza 2.080.161,11 eurokoa izanen da, proiektuaren kostu osoaren %65, beraz (EGEF esku-hartzearen gehieneko portzentajea da, Batasunaren laguntza deialdian aurreikusitakoa).

Laugarrena

Kontuan hartuta Belaguako aterpeak interes handia duela mendi kirolen ikuspegitik, eta horri gehitzen badiogu turismoa ere bultzatuko duela eta ingurumenaren aldetik ekar dezakeena, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Garapen Ekonomikorako Departamentuak konpromisoa hartu dute “BELAROUAT” izeneko proiektu hau, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak gidatua eta 2014-2020 aldiko POCTEFA Programan sartutakoa, kofinantzatzeko. Horretarako, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren uztailaren 4ko 47/2018 Foru Aginduaren, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 15eko 48/2018 Foru Aginduaren eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2018ko maiatzaren 31ko 153/2018 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari baimena eman zitzaion kudeaketa-esleipen bat egiteko, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusten diren dirulaguntzak eman eta ordain diezazkion Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, aipatu proiektuan biltzen diren jarduketak betetzeko. Eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren urriaren 29ko 774/2018 Ebazpenaren bidez, 220.847 euroko dirulaguntza eman zitzaion aipatu federazioari, “Belarouat” proiektuaren finantzaketari laguntzeko, zeinaren ordainketa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 27ko 958/2018 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretan berriz aurreikusten direnez zenbait partida xede horrekin hiru departamentu horietako programetan, agerian geratu da beharrezkoa dela departamentu horien arteko koordinazioa aipatu partida horiek behar bezala aplikatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek esleitzen ahalko dizkietela eskubide publikoko eta hari lotutako edo haren mendeko beste organo, organismo edo erakunde batzuei, beren eskumeneko jarduera material eta teknikoak egiteko, eraginkortasunezko arrazoiengatik edo beroriek egiteko bitarteko tekniko egokiak ez dituztenean; izan ere, artikulu beraren 3. apartatuan xedatzen da kudeaketa-esleipena egiten duen departamentukoa ez den administrazio organo bati egiten zaion kudeaketa-esleipena, edo beste departamentu baten mendekoa den organismo edo erakunde publikoari egiten zaiona, horretan sartuta dauden departamentuen titularrek batera emandako baimenaren bidez eginen dela.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eta Garapen Ekonomikorako Departamentuan badira zenbait partida izendun Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak Belaguan garatu behar duen “BELAROUAT” izeneko proiektuarekin lotuta, eta beraz, bidezkoa da organo bakar batek hartzea bere gain partida horiek eman eta ordaintzeko eginkizuna, eraginkortasunaren izenean. Horrenbestez, beharrezkoa da tresnak ezartzea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren arteko elkarlanerako, kudeaketa-esleipenaren teknika erabiliz horretarako.

Baimendutako esleipenaren xedea izanen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren organo eskudunek behar diren jarduketa administratiboak gauzatzea Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari dirulaguntza emateko eta ordaintzeko, 2014-2020 aldiko POCTEFA programa barreneko “BELAROUAT” proiektuak dakartzan lanak betetzeko 2019ko ekitaldian. Esleipena urtebeterako izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Horrenbestez,

ERABAKI DUTE:

Lehenengoa.–Baimen bateratua ematea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, dirulaguntza eman eta ordain diezaion Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, honek 2014-2020 aldiko POCTEFA programa barreneko “BELAROUAT” proiektuak dakartzan lanak betetzeko 2019ko ekitaldian.

Bigarrena.–Esleipena urtebeterako izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua:

  • 740007-74700-7819-456202 partida, “Europako proiektua, NKGI (POCTEFA MEKNF)”, 80.424 euroko kreditua duena.

–Garapen Ekonomikorako Departamentua:

  • 810001-81100-7819-422202 “Nafarroako Mendi Federazioa. Belaguako aterpea. POCTEFA Belarouat”, 40.000 euroko kreditua duena.
  • 830001-83100-7819-432100 “Nafarroako Mendi Federazioa. Belaguako aterpea. POCTEFA Belarouat”, 40.000 euroko kreditua duena.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

  • A50001-A5410-7819-336102 “POCTEFA Belarouat-MEKNF” proiekturako dirulaguntza, 80.424 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Foru agindu hau igortzea Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusira, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Garapen Ekonomikorako Departamentuko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 8an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1906908