2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Sustatzailea: Inoxmecal Serrano SL. Jarduera: galdaragintzako eta metalezko piezen mekanizaziorako lantegia handitzea. Tokia: El Campillo industrialdea, B kalea, 2 zenbakia; Martzilla.
Martzillan, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1907068