109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, jarduera ekonomikoen eremuko plan partzialarena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko jarduera ekonomikoen eremuko plan partzialaren aldaketa xehatua, Nasuvinsak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da udal Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aldaketa jendaurrean jartzen da.

Irunberrin, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1906974