109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2019ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren bigarren eta hirugarren aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1907414