109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Aurrekontu-aldaketa:

1/2019: goititzea gastuen partidan: 2391 2260901 “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduketak”: 707,72 euro.

Finantzaketa: goititzea diru-sarreren partidan: 7508008 “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako dirulaguntza”: 707,72 euro.

Larragoan, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1906186