2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Interesdunak epatzea, irekitzeko lizentziari buruz aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan
Ikusirik Áridos Reciclados de Navarrak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iguzkitzako Udalak, 2019ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, zeinak artxibatzen baitzuen irekitzeko lizentzia ematea agregakinak biltegiratzeko eta lur medeagarriak prestatzeko plantako instalazioa handitzeko jarduerarako (Iguzkitzako 2. poligonoa, 797. lurzatia), Iguzkitzako alkateak erabaki du pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baieztapenak ukituak gelditzen ahal badira, bederatzi egun balioduneko epean demandatu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Iguzkitzan, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1907131