109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udalaren kirol instalazioen erabileraren erregelamendua.
Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2019ko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat Udalaren kirol instalazioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan (espedientea: 49/2019).

2019ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu aldatua argitara ematen da jarraian, indarra har dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean.

Uharten, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

UHARTEKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA

1.–TITULARTASUNA ETA KUDEAKETA

1. artikulua. Uharteko Udala da honako kirol instalazio hauen titularra:

–Ugarrandia kirol instalazioak, honako hauek dauzkana: kiroldegiko pabilioia, muskulazio gela, pilotaleku motza, pilotaleku txikia, mini-squash-a, udako eta neguko igerilekuak, saunen eremua, rokodromoa, piknikgunea eta teniseko eta padeleko instalazioak.

–Toki-Alai pilotaleku estalia, San Juan plazan dagoena.

–Belar artifizialeko futbol zelaia, Aretako kirol instalazioetan dagoena.

–Jolas librerako instalazioak:

a) Aretako kirol instalazioetan dagoena, honako hauek osatua: tenis pista, saskibaloi pista eta skatekoa.

b) Erabilera anitzeko guneen ondoko kirol pista, San Frantzisko karrikan dagoena.

c) Virgen Blanca eskolako kirol pista.

d) Itaroa urbanizazioko kirol pista.

–Izotz Jauregia, Itaroa merkataritza-guneari itsatsia dagoena, eta Spa&Sport Itaroa Huarte kirolgunea, Itaroa merkataritza-guneari itsatsia dagoena, Sociedad Areacea SAk erabilera lagatuta.

2. artikulua. Uharteko Udalak kudeatuko ditu instalazio horiek, Udalaren Kirol Zerbitzuaren bidez edo, bestela, Udalaren enpresa publiko baten bidez.

Orobat, Udalaren Kirol Zerbitzuak kudeatuko ditu, behin eskola-ordutegia bukatuta, Virgen Blanca ikastetxearen barneko kirolguneak.

3. artikulua. Izotz Jauregiko eta Spa & Sport Itaroa Huarteko instalazioek beren araudia dute funtzionamendurako.

4. artikulua. Ipartenis 360 SL enpresak kudeatzen ditu Ugarrandia instalazioko tenis eta padel instalazioak (kudeaketa pribatua), eta beren araudia dute.

2.–ARAU OROKORRAK

5. artikulua. Uharteko Udalaren kirol instalazioko erabiltzaile izan daitezke hala eskatzen duten pertsona edo talde guztiak, bat etorriz horretarako ezarritako ordu-banaketako baremoarekin; lehentasuna emanen zaie Uharteko herritarrei, aurretik ordainduta Udalaren Kirol Zerbitzuak urtero ezarritako tasak.

6. artikulua. Erabiltzaile guztiek eskubide berak dituzte instalazioak erabiltzeko, bat etorriz Udalaren Kirol Zerbitzuak horretarako erabakitzen dituen egutegiarekin eta ordutegiarekin.

7. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak, edo, subsidiarioki, Udalaren Osoko Bilkurak, salbuespenez, ordutegia aldatzeko eskubidea dute, baldin horretarako arrazoi nahikorik bada. Orobat, Udalaren Kirol Zerbitzuak eta, behar denean, Udalaren Osoko Bilkurak, instalazioak erabil ditzakete baldin ekitaldi inportante baterako behar badute, edo interes publikoko baterako, edo bere kirol eskaintza garatzeko.

8. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak edo, subsidiarioki, Udalaren Osoko Bilkurak, erabaki dezake instalazioak aldi baterako ixtea, horretarako arrazoiak daudenean. Neurri horren nondik norakoak aurretiaz emanen ditu aditzera, ahalik eta arinen.

9. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak eta Uharteko Udalak ez dute erantzunen erabiltzaileei eragindako kalteengatik, erabakitzen denean zerbitzua aldi baterako etetea, baldin aurreko artikuluetan azaldutakoa betetzen bada.

10. artikulua. Instalazioak honako hauetarako erabil daitezke:

–Honako ikastetxe hauen kirol-jarduera fisikoak: Uharteko Virgen Blanca ikastetxe publikoa, Uharteko DBH eta Nafarroako Eskola Vitaeko heziketa zikloak (azken biak hitzarmen bidez daude arauturik).

–Udalaren Kirol Zerbitzuaren kirol programa: kirol eskolak, helduentzako ikastaroak, kanpainak, txapelketak eta kirol ikuskizunak.

–Kirol kublak (ahal dela, herrikoak), federazioak, gimnasioak eta beste partikular batzuk. Zerbitzuak ezarritako araubideari jarraikiz erantzunen zaie eskaerei (alokairua, lagapena...), baldin Uharteko herritarren kirolaren arloko eskaerak beterik badaude.

–Herriko taldeak: kirolerako instalazioak behar dituzten talde guztiak, lehentasunez abonatuak eta/edo erroldatuak. Zerbitzuak ezarritako araubideari jarraikiz erantzunen zaie eskaerei (alokairua, lagapena...), baldin Uharteko herritarren kirolaren arloko eskaerak beterik badaude.

–Aurrekoa galarazi gabe, orobat, erabil daitezke kirolekoak ez diren jarduera edo ekitaldietarako, baldin herriko arlo edo talde batek proposatu baditu, Uharteko herritarrentzat. Nahitaezko baldintza izanen da proposatutako jarduera edo ekitaldia ez dadila arriskugarria izan instalaziorako edo ekipamendurako, eta bermatuko da, beharrezkoa izanez gero, betetzea instalazioa babesteko ezarritako protokoloak (babeserako olanak jartzea, etab.).

3.–ERABILTZAILEAK, ABONATUAK, ETA HORIEN
ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

LEHEN ATALA

Erabiltzaile izaera

11. artikulua. Uharteko Udalaren kirol zerbitzuen erabiltzailea da Ugarrandia kirol instalazioko zerbitzuak erabiltzen dituena, aurretik eguneko sarrera hartuta, edo udako eta/edo neguko abonamendua eskuratuta. Halaber, erabiltzaile izanen dira entitate antolatu bateko kidea, Uharteko Udalaren kirol instalazioak orduka erabiltzen dituen partikularra (alokairua) eta, Ugarrandiako abonatu izan gabe ere, Kirol Zerbitzuaren jarduera batean izena emanik dagoena.

12. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioko eguneko sarrerak edo udako eta/edo neguko abonamenduak eskubide berberak ematen dizkie ez-abonatuei, kirol instalazioak erabiltzeari dagokionez, abonatuen aldean. Muskulazio gelan sartzeko, beharrezkoa izanen da abonatua izatea edo udako/neguko abonamendua edukitzea eta zerbitzuan inskribaturik egotea. Eguneko erabiltzaileek ezin dute.

13. artikulua. Kirol jardueraren batean inskribaturik dauden abonatu gabeak edo instalazioaren erreserba bat egin dutenak soilik sartzen ahal dira jarduera edo erreserba horrek dirauen bitartean. Jarduera-erreserba bukaturik, ordu erdi izanen dute dutxatzeko. Epe hori bukaturik, instalaziotik atera beharko dute.

14. artikulua. Abonaturik egon gabe Ugarrandia kirol instalazioetara sartu nahi dutenek eguneko sarrera erosita, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–18 urtetik gorakoek, edo agiri hori duten adingabeek: NANa.

–18 urtetik beherakoek, NANik ez badute: identitatea frogatzen duen dokumentazioa edo justifikazioa, edo NANa duen 18 urtetik gorako batek laguntzea.

10 urtetik beherakoei ez zaie sarrerarik salduko baldin heldu batekin ez badatoz.

15. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako eguneko sarrera eskuratu duen erabiltzaileak nahitaez gorde beharko du, baita ordaindu izanaren agiria ere, kirol instalazioan dagoen bitartean. Instalaziotik ateratzen bada, ez ditu galduko egun horretarako eskubideak, eta berriz ere sartzeko, beharrezkoa izanen da ordaindu izanaren frogagiria aurkeztea.

16. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak erabaki dezake Ugarrandia kirol instalazioetarako sarrera ixtea, eguneko sarrera edo udako/eguneko abonua dutenentzat, uste baldin badu jende kopuruaren mugara iritsi direla.

17. artikulua. 18 urtetik beherakoek ezin dute udako abonamendurik eskuratu, ez baldin badute baimen berariazko eta presentzialik, legezko ordezkari batek emana, edo guraso batek, tutore batek edo ardura bere gain hartzen duen heldu batek.

BIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioen abonatu izaera

18. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako abonatua da erabiltzaile bat aukeratu duena araubide berezi bat, prezio hobeak dituena kirol zerbitzua gozatzeko (Ugarrandia kirol instalazioetan sartzea, alokairuak, ikastaroak...), eta, horretarako, ordaintzen dituena kuota batzuk Udalaren Kirol Zerbitzuak finkatuak eta Udalaren Osoko Bilkurak onetsiak.

19. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako abonatu izateko, izena eman behar da Udalaren Kirol Zerbitzuan, eta ordaindu behar dira Udalaren Osoko Bilkurak (Kirol Batzordeak proposatuta) urtero onetsitako sarrera eta prezio publikoak.

20. artikulua. Hilabeteko hiru ordainagiri atzera boteak dituzten abonatuei baja emanen zaie automatikoki, eta abonatu izaera galduko dute hala. Legezko prozeduraz jakinaraziko zaie baja hori, eta premiamendu-prozedura abiaraziko da.

Baldin baja eman zenetik sei hilabeteko epean abonatuak eskatzen badu, idatziz, berriz ere instalazioko abonatu gisa onartua izatea, onartu eginen da, indarreko kidetze-saria pagatu gabe, baldin pagatzen baditu zorra gehi kuota guztiak baja eman zitzaionetik, hots, berriz onartua izateko eskaera eguna bitarteko kuota guztiak.

Baldin Udalaren Kirol Zerbitzuak kanpainaren bat egiten badu abonatu berriak erakartzeko klausula edo araudi berariazkoekin, gerta daiteke 18. artikuluan azaldutakoa aldatzea, eta, orduan, aplikatuko litzateke xede zehatz horretarako onetsitako araudia.

21. artikulua. Ez zaio instalazioko abonatu gisa altarik emanen pertsona bati baldin zorrik badu Zerbitzuarekin, harik eta zor hori osorik pagatu arte.

22. artikulua. Baja hartzen duen abonatuak ezin izanen du eskatu sarrerako diru kopurua itzul dakiola. Berriz ere abonatua izan nahi badu, beste behin ordaindu beharko du sarrerako diru kopurua.

23. artikulua. Ez da onartuko abonatu baten baja baldin ez bazaio idatziz jakinarazten Udalaren Kirol Zerbitzuari.

24. artikulua. Baldin abonatuak baja hartzen badu behin hileko ordainagiriak igorrita, baja hartu duen hilabeteko kuota ordaindu beharko du.

25. artikulua. Alta hartzen duen abonatuak ordaindu beharko du alta-egun horri dagokion hilabete osoaren tasa.

Ezarrita dauden ordainketa moduak (hilabeteko kuota, aparteko zerbitzuak...) banku igorpenaren bidez eginen dira, abonatuak ematen duen kontu zenbakira zuzenean; ez dago kuota ordaintzeko beste modurik. Horregatik, kuota helbideratu egin behar da.

26. artikulua. Zerbitzuak noiznahi egiaztatzen ahal ditu murrizketarako eskubidea ematen duten familia-egoerak, eta, betiere, urtero berrikusiko dira. Baldin izena eman ondoren familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira kontuan hartuko hurrengo ordainagiria arte. Abonatuaren erantzukizuna izanen da Zerbitzuari adieraztea bere inguruabarrak aldatu direla baldin horiek kuotetan eragina izan badezakete. Aitortutako datuetan gezurrik edo gabeziarik baldin badago, horrek egoki diren legezko zehapenak ekarriko ditu, eta, gainera, kuotetan ordaindu gabeko diferentziak pagatu beharko dira, interesak barne.

27. artikulua. Udalak, Zerbitzua zuzentzen duen batzordeak eskatuta, erabaki dezake abonatuen kopurua mugatzea, instalazioak egokiago erabil daitezen.

28. artikulua. Instalazioko abonatu orok, hartan sartzeko, nahitaez aurkeztu beharko du txartela. Bestela, instalazioan sartzea eragozten ahal zaio. 4 urtetik gorako abonatu guztiek izan beharko dute txartela.

29. artikulua. Abonatu txartela pertsonala eta besterenezina da. Eguneraturik egon behar dute argazkiak eta identifikazioko datuek. Halako eskubide batzuk berez ematen dituen txartela denez gero, argazkiak aldatu eta haien ordez beste batzuk paratzeak, izenak aldatzeak edo abonatuaren txartelean bestelako esku sartzeak berekin dakar faltsutzea eta norbait iruzurrez ordeztea; delitu horri legeen arabera jazarriko zaio.

HIRUGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako abonatuen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

30. artikulua. Abonatu eta erabiltzaile guztiek eskubide berberak dituzte, hain zuzen ere honako hauek:

1. Uharteko Udalaren kirol zerbitzu eta instalazio guztiak erabili ahal izatea, bat etorriz Zerbitzua zuzentzen duen batzordeak ezartzen duen egutegi, ordutegi eta araudiarekin.

2. Udalaren Kirol Zerbitzuari exijitzea azter ditzala aurkezten diren iradokizun edo kexa guztiak.

3. Udalaren Kirol Zerbitzuari exijitzea bete dezala erregelamendu honetan xedatzen den guztia.

4. Aurkezten diren diziplina espedienteen deskargua aurkeztea, eta errekurtsoak jartzea, aurreikusitako tenorez eta moduz, Udalaren Kirol Zerbitzuak hartutako erabakien kontra.

31. artikulua. Erabiltzaile eta abonatu guztiak daude behartuta, kirol instalazioen barnean, erregelamendu honen arauak betetzera, edo berariaz gaitzen diren araudi osagarrien arauak betetzera. Zerbitzuko langileen bidez exiji daiteke arauak betetzea, haiek bakarrik baitute baimena kargu hartzeko eta arauak zuzenean betearazteko.

32. artikulua. Erabiltzaile eta abonatu guztiak daude behartuta tramitatzera beren espedienteak (altak, bajak), eskaerak, abonamenduak, inskripzioak eta gainerako formulak, Udalaren Kirol Zerbitzuak kasu bakoitzerako ezarritako protokolo administratiboaren arabera.

4.–DIZIPLINA ARAUBIDEA

33. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuari dagokio abonatu edo erabiltzaileentzako diziplina neurriak hartzea, zaintzeko betetzen direla erregelamendu hau eta begiratzeko instalazioaren barreneko udal ondasunak.

34. artikulua. Kiroldegiko enplegatuek ahalmena dute erabiltzaileei ahoz kargu hartzeko edo instalaziotik egozteko, edo abonatuei txartela kentzeko, ahozko kargu hartzeari kasurik egiten ez dietenean, galarazi gabe arau-hausleari geroago ezar dakiokeen zehapena.

35. artikulua. Hona hemen zehapena ezartzeko prozedura:

Erregelamendu honetako edozein arau ez betetzeak berekin ekar dezake txartela kentzea eta, badaezpadako neurri gisa, instalaziotik egoztea; hori egin dezake Zerbitzuko edozein enplegatuk edo horretarako ahalmena duenak.

Zerbitzuko bulegora igorriko da txartela, zehapena jar dakion erabiltzaile edo abonatu arau-hausleari.

Zerbitzuko bulegoan atxikiko da txartela, ezarritako zehapena betetzeko egunek dirauten bitartean, baldin eta zehapenak instalazioa erabiltzeko eskubidea aldi baterako kentzen badu.

Behin egun horiek iraganez gero, abonatuak txartela bil dezake bulego horietatik, eta berriz ere erabiltzen ahalko du instalazioa.

36. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak Zerbitzuko funtzionario bati edo batzuei emanen die ahalmena hasiera batean zehazteko falta eta zehapena, honako arau hauekin bat:

Falten sailkapena:

–Falta arinak.

–Falta larriak.

–Falta oso larriak.

a) Falta arinak:

Erregelamendu honetan ezarritako arauetako edozein ez betetzea, salbu berariaz falta larritzat edo oso larritzat hartzen direnak.

b) Falta larriak:

–Hiru falta arin egitea.

–Abonatu txartela beste edonori uztea, kirol instalazioetan sartzeko, edo eskainitako beste edozein zerbitzutan.

–Abonatu batek laguntza ematea abonatu gabeko bat ordaindu gabe sartzeko instalaziora, edo ordaindu beharreko beste edozein zerbitzutara.

–Aholkularitza teknikoa ematea profesionalki (ordainduta) beste erabiltzaile batzuei Udalaren kirol instalazioetako gimnasioan, edo aholkularitza hori jasotzea, instalazioko erabiltzaile gisa.

–Beste edozein arau-hauste, eragiten ahal diona beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari.

–Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

–Instalazioaren barrenean ordena larriki nahasten duen edozer egitea edo ez egitea.

c) Falta oso larriak:

–Arau-hauste larri bat behin eta berriz egitea.

–Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten falta larriak egitea.

37. artikulua. Falta arinek berekin ekarriko dute instalazioa aldi batean erabiltzeko debekua; aldi hori 3 egunetik 5 egunera bitartekoa izanen da, arau-haustearen egunetik kontatzen hasita.

38. artikulua. Falta larriek berekin ekarriko dute instalazioa aldi batean erabiltzeko debekua; aldi hori 15 egun eta hilabete bat bitartekoa izanen da, zehapenaren gaztiguaren egunetik hasita.

39. artikulua. Falta oso larriak Udalaren Kirol Zerbitzuari igorriko zaizkio, kasu bakoitza azter dezan eta behar den zehapena ezar dezan: instalazioa erabili ezina ekarriko du (hilabete batetik betiko erabili ezinera bitarte), alde batera utzita Udalaren Kirol Zerbitzuak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak.

40. artikulua. Falta oso larriek hiru urteren buruan preskribatuko dute, larriek bi urteren buruan eta arinek sei hilabeteren buruan. Falta oso larrietan ezartzen diren zehapenek hiru urteren buruan preskribatuko dute, arau-hauste larrietan ezartzen direnek bi urteren buruan, eta arau-hauste arinetan ezartzen direnek urtebetean.

41. artikulua. Ematen diren ebazpenen kontra, aurkezten ahal dira indarreko legerian kasu orokorretarako jasotzen diren errekurtsoak.

Errekurtso horiek ebazten diren arte, instalaziora sartzeko eskubidea aldi baterako edo behin betiko galdu duen erabiltzailea ezin da instalaziora sartu.

42. artikulua. Diziplina araubideari aplikatzekoa zaion araudiak jarraituko dio urriaren 1eko 39/2015 Legeari (haren bidez jorratu zen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

5.–KIROL INSTALAZIOA ERRESERBATZEKO ESKAERAK

43. artikulua. Udalaren kirol instalazioak laga eta/edo aloka daitezke erabiltzaileek erabil eta goza dezaten atal honetan zehaztutako araudi espezifikoaren arabera.

44. artikulua. Jarduera jarraitu eta/edo arautuak (ligak, txapelketak, etab.) egin nahi dituzten entitate, talde edo pertsona interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute sasoi bakoitzerako, Udalaren Kirol Zerbitzuak horretarako ezarritako epeen barnean.

45. artikulua. Kirol Zerbitzuaren kirol zuzendaritzak izanen du ahalmena lagatzeko edo lagapena ukatzeko. Orobat, erabaki dezake lagapena doan izatea, diruz lagundua edo alokairu bidezkoa, kontuan izanik jardueraren ezaugarriak.

46. artikulua. Lehentasuna izanen dute abonatuen eta herrikoen entitate, talde edo pertsonek jardueretarako egiten dituzten eskaerek, herrikoak ez diren entitate, talde eta pertsonek egindakoen aurretik.

47. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuaren edo baimendutako beste talde batzuen jarduerek kirol instalazioak erabiltzen ez dituztenean, horiek alokatzea eska daiteke, horretarako araudiaren arabera (hurrengo puntuetan).

48. artikulua. Ulertzen da ezen atal honetan arautu gabeko kirol instalazioek beren araudi propioa dutela, edo erabilera librekoak direla, alokatzen ez direnak.

LEHEN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako kirol pista

49. artikulua. Honako kirol modalitateetarako bakarrik aloka daiteke kirol pista: areto-futbola, eskubaloia eta saskibaloia. Beste kirol modalitate batzuetarako, Udalaren Kirol Zerbitzuaren berariazko baimena beharko da.

50. artikulua. Kirol pista alokatu ahal izateko, erabiltzailea alta emanda egon behar da Ugarrandia kirol instalazioak kudeatzen dituen programa informatikoan. Alta emateko, datu hauek emanen dira: izena, deiturak, helbidea, telefono finkoa eta mugikorra, helbide elektronikoa, jaiotze data eta kontu zenbakia, IBAN zenbakiarekin.

51. artikulua. 16 urtetik gorako jokalariek bakarrik egin ditzakete erreserbak. Adin horretatik beherakoek jokalari gisa har dezakete parte erreserban, baina ezin izanen dute berek egin.

Jokalari guztiak direnean adingabe, erreserba egin zuen 16 urtetik gorako pertsonak, erreserba gauzatzeko, jokalariekin batera sartuko da instalaziora, eta pistan egonen, pertsona arduradun gisa.

52. artikulua. Erreserbak astero egin daitezke, astelehenetik igandera, bi sistemaren bidez: webgune bidez, edo aurrez aurre, Ugarrandia kirol instalazioetan.

53. artikulua. Webgune bidezko erreserbak egin daitezke asteleheneko 00:00etatik aurrera, salbu Ugarrandiako abonatu ez direnek: horiek 13:00etatik aurrera egin dezakete erreserba, betiere hiru egun lehenago gehienez.

Asteko lehen egunerako –astelehenerako– erreserba aurreko ostiraleko 00:00etatik egin daiteke, abonatuen kasuan, eta 13:00etatik aurrera abonatu gabeen kasuan.

54. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioak irekita daudenean, noiznahi egin daitezke erreserbak bertan, salbu Ugarrandian abonatu ez direnek: horiek 13:00etatik aurrera egin dezakete erreserba, betiere hiru egun lehenago gehienez.

Asteko lehen egunerako –astelehenerako– erreserba aurreko ostiraletik egin daiteke, instalazioa irekia dagoenean noiznahi, abonatuen kasuan, eta 13:00etatik aurrera abonatu gabeen kasuan. Aurrez aurre egiten diren erreserbetan, batek baino gehiagok eskatuz gero, zozketa eginen da.

55. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako kirol pista libre baldin badago, erreserbarik gabe, edozein abonatu sar daiteke bertara jokatzera, baina betiere lehentasuna izanen dute aurretik alokairua edo erreserba ordaindu dutenek.

56. artikulua. Erabili baino 48 ordu lehenago egin daiteke atzera pistaren erreserban, beti webgunearen bidez. Erreserbaren deuseztatzea zuzen eginda, haren kostuaren zenbatekoa itzuli eginen da.

Ezarritako epean erreserba deuseztatzen ez bada eta hala ere jokatzen ez bada, ez da erreserbaren kostuaren zenbatekoa itzuliko.

57. artikulua. Webgune bidez egindako erreserbetan, ordainketa on line eginen da bakarrik; bi sistema erabil daitezke:

–Kreditu txartelaren bidez.

–Txanpon-kontu baten bidez: hala nahi duen erabiltzaileak bere kontuan karga dezake zenbateko bat (20 euro, 30 euro, 40 euro, 50 euro edo 100 euro), eta erreserba bat egiten duen aldiro txanpon-kontu horretatik deskontatuko zaio alokairuko zenbatekoa, eta, hala, ez da beharrezkoa izanen banku txartelaren datuak sartzea erreserba egiten duen aldiro. Webgunearen bidez kargatu daiteke kontua, nahi denean.

58. artikulua. Erreserba aurrez aurre eginez gero, eskudirutan ordaindu behar da, erreserba egiten den unean berean.

59. artikulua. Kirol pistaren kasuan, aplikatuko da abonatuaren, erroldatuaren edo herritar ez denaren kuota segun zer jokalarik egin zuen erreserba; hortaz, erreserba egin dezakete bai instalazioko abonatuek bai abonatu gabeek.

60. artikulua. Erreserba gauzatzeko, jokalariak aurkeztu beharko du jokalarien zerrenda eta haien izaera (abonatua, erroldatua eta ez erroldatua), on line egindako erreserbaren berrespenarekin batera edo, bestela, ordainagiriarekin batera, instalazioaren harrera-lekuan, erreserbaren ordua baino 15 minutu lehenago.

61. artikulua. Erreserbak ordubetekoak izanen dira gutxienez, eta ordu eta erdikoak gehienez.

62. artikulua. Asteko erreserba-ordu kopurua: erabilera handieneko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara), astean gehienez ere hiru orduz jokatuko eta/edo erreserbatuko da. Hiru orduak ordaindu arte, ezin izanen da aste horretan ordu gehiago jokatu eta/edo erreserbatu.

63. artikulua. Erabilera gutxiko ordutegian, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan, mugarik gabe erreserba daiteke.

64. artikulua. Egunean berean pista libre izanez gero, erabiltzaile batek erreserbatu dezake, noiznahi, alde batera utzita zenbat ordu dituen erreserbaturik egun edo aste horretan.

65. artikulua. Kirol pistaren erreserbak ez du barnean hartzen harmailen erabilera. Erabili ahal izateko, Kirol Zerbitzuaren baimena beharko da.

BIGARREN ATALA

Pilotalekuak

Toki Alai pilotalekua.

66. artikulua. Pilotan aritzeko bakarrik aloka daiteke pilotalekua, modalitate hauetarako: esku-pilota, goma-paleta eta frontenisa.

67. artikulua. Pilotalekua alokatu ahal izateko, erabiltzailea alta emanda egon behar da Ugarrandia kirol instalazioak kudeatzen dituen programa informatikoan. Alta emateko, datu hauek emanen dira: izena, deiturak, helbidea, telefono finkoa eta mugikorra, helbide elektronikoa, jaiotze data eta kontu zenbakia, IBAN zenbakiarekin.

68. artikulua. Soilik 16 urtetik gorako jokalariek egin ditzakete erreserbak. Adin horretatik beherakoek jokalari gisa har dezakete parte erreserban, baina ezin izanen dute berek egin.

69. artikulua. Jokalari guztiak direnean adingabe, erreserba egin zuen 16 urtetik gorakoak, erreserba gauzatzeko, jokalariekin batera sartuko da instalaziora, eta pistan egonen da, arduradun gisa.

70. artikulua. Erreserbak astero egin daitezke, astelehenetik igandera, bi sistemaren bidez: webgune bidez, edo aurrez aurre, Ugarrandia kirol instalazioetan.

71. artikulua. Webgune bidezko erreserbak egin daitezke asteleheneko 00:00etatik aurrera, salbu Ugarrandiako abonatu ez direnek: horiek 13:00etatik aurrera egin dezakete erreserba, betiere hiru egun lehenago gehienez.

Asteko lehen egunerako –astelehenerako–, erreserba aurreko ostiraleko 00:00etatik egin daiteke, abonatuen kasuan, eta 13:00etatik aurrera abonatu gabeen kasuan.

72. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioak irekita daudenean, noiznahi egin daitezke erreserbak bertan, salbu Ugarrandian abonatu ez direnek: horiek 13:00etatik aurrera egin dezakete erreserba, betiere hiru egun lehenago gehienez. Asteko lehen egunerako –astelehenerako– erreserba aurreko ostiraletik egin daiteke, instalazioa irekia dagoenean noiznahi, abonatuen kasuan, eta 13:00etatik aurrera abonatu gabeen kasuan. Aurrez aurre egiten diren erreserbetan, batek baino gehiagok eskatuz gero, zozketa eginen da.

73. artikulua. Larunbateko 14:00etatik aurrera eta igandeetan Toki-Alai irekia geldituko da, herrikoek jokatzeko eta nahi bezala erabiltzeko. Ez da erreserbarik eginen, ez bada Udalaren Kirol Zerbitzuak antolatutako ekitaldi edo jardueretarako, edo herriko klubek parte hartzen duten txapelketetarako.

74. artikulua. Toki Alai pilotalekua libre baldin badago, erreserbarik gabe, edozein erabiltzaile sar daiteke jokatzera, baina betiere lehentasuna izanen dute aurretik alokairua edo erreserba ordaindu dutenek.

75. artikulua. Erabili baino 48 ordu lehenago egin daiteke atzera pilotalekuaren erreserban, beti webgunearen bidez. Erreserbaren deuseztatzea zuzen eginda, haren kostuaren zenbatekoa itzuli eginen da.

Ezarritako epean erreserba deuseztatzen ez bada eta hala ere jokatzen ez bada, ez da erreserbaren kostuaren zenbatekoa itzuliko.

76. artikulua. Toki Alai pilotalekuaren kasuan, aplikatuko da abonatuaren, erroldatuaren edo herritar ez denaren kuota segun zer jokalarik egin zuen erreserba; hortaz, erreserba egin dezakete bai instalazioko abonatuek bai abonatu gabeek.

77. artikulua. Webgune bidez egindako erreserbetan, ordainketa on line eginen da bakarrik; bi sistema erabil daitezke:

–Kreditu txartelaren bidez.

–Txanpon-kontu baten bidez: hala nahi duen erabiltzaileak, bere kontuan karga dezake zenbateko bat (20 euro, 30 euro, 40 euro, 50 euro edo 100 euro), eta erreserba bat egiten duen aldiro txanpon-kontu horretatik deskontatuko zaio alokairuko zenbatekoa, eta, hala, ez da beharrezkoa izanen banku txartelaren datuak sartzea erreserba egiten duen aldiro. Webgunearen bidez kargatu daiteke kontua, nahi denean.

78. artikulua. Erreserba aurrez aurre eginez gero, eskudirutan ordaindu behar da, erreserba egiten den unean berean.

79. artikulua. Erreserba gauzatzeko, erreserba egin zuen jokalariak aldean eraman beharko du on line egindako berrespena, edo pagatu izanaren ordainagiria, noiznahi frogatu ahal izateko erreserba egina duela, baldin horretarako baimena duen Udaleko langile batek eskatzen badio.

80. artikulua. Erreserbak ordubetekoak izanen dira gutxienez, eta ordu eta erdikoak gehienez. Egun berean ezin izanen da ordubetez baino gehiago jokatu edo erreserbatu.

81. artikulua. Asteko erreserba-ordu kopurua: erabilera handieneko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara), astean gehienez ere hiru orduz jokatuko eta/edo erreserbatuko da. Hiru orduak ordaindu arte, ezin izanen da aste horretan ordu gehiago jokatu eta/edo erreserbatu.

82. artikulua. Erabilera gutxiko ordutegian, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan, mugarik gabe erreserba daiteke.

Ugarrandia kirol instalazioetako pilotaleku estalia.

83. artikulua. Pilotan aritzeko bakarrik aloka daiteke pilotalekua, modalitate hauetarako: esku-pilota, goma-paleta, larru-paleta motza eta frontenisa. Talde kiroletarako erabiltzeko, edo bestelako kirolak egiteko, ez da beharrezkoa izanen erreserba egitea edo Kirol Zerbitzuaren aurreko baimena.

84. artikulua. Soilik abonatuek erreserba dezakete Ugarrandia kirol instalazioetako pilotalekua.

85. artikulua. Abonatuek abonatu gabeekin aritu daitezke instalazioan, behar den alokairu kuota ordaindu ondoren (abonatuak + ez abonatuak). Horretarako, erreserba gauzatu aurretik atezaintzan utzi beharko du bere txartela (instalaziora sartzeko herritarren txartela), eta gero jaso ahal izanen du, abonatu gabeak instalaziotik ateratzen denean, behin bukatuta erreserba eta dutxatzeko denbora (30 minutu).

86. artikulua. Soilik 16 urtetik gorako jokalariek egin ditzakete erreserbak. Adin horretatik beherakoek jokalari gisa har dezakete parte erreserban, baina ezin izanen dute berek egin.

Jokalari guztiak direnean adingabe, erreserba egin zuen 16 urtetik gorakoak, erreserba gauzatzeko, jokalariekin batera sartuko da instalaziora, eta pistan egonen da, arduradun gisa.

87. artikulua. Erreserbak astero egin daitezke, astelehenetik igandera, bi sistemaren bidez: webgune bidez, edo aurrez aurre, Ugarrandia kirol instalazioetan.

88. artikulua. Webgunearen bidezko erreserbak asteleheneko 00:00etatik aurrera egin daitezke. Asteko lehen egunerako –astelehenerako– erreserba aurreko ostiraletik egin daitezke, 00:00etatik aurrera.

89. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioak irekita daudenean noiznahi egin daitezke erreserbak bertan. Asteko lehen egunerako –astelehenerako– erreserba aurreko ostiraletik egin daiteke, instalazioa irekia dagoenean.

Aurrez aurre egiten diren erreserbetan, batek baino gehiagok eskatuz gero, zozketa eginen da.

90. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako pilotalekua libre baldin badago, erreserbarik gabe, edozein erabiltzaile sar daiteke jokatzera, baina betiere lehentasuna izanen dute aurretik alokairua edo erreserba ordaindu dutenek.

91. artikulua. Erabili baino 48 ordu lehenago egin daiteke atzera pistaren erreserban, beti webgunearen bidez. Erreserbaren deuseztatzea zuzen eginda, haren kostuaren zenbatekoa itzuli eginen da.

Ezarritako epean erreserba deuseztatzen ez bada eta hala ere jokatzen ez bada, ez da erreserbaren kostuaren zenbatekoa itzuliko.

92. artikulua. Webgune bidez egindako erreserbetan, ordainketa on line eginen da bakarrik; bi sistema erabil daitezke:

–Kreditu txartelaren bidez.

–Txanpon-kontu baten bidez: hala nahi duen erabiltzaileak, bere kontuan karga dezake zenbateko bat (20 euro, 30 euro, 40 euro, 50 euro edo 100 euro), eta erreserba bat egiten duen aldiro txanpon-kontu horretatik deskontatuko zaio alokairuko zenbatekoa, eta, hala, ez da beharrezkoa izanen banku txartelaren datuak sartzea erreserba egiten duen aldiro. Webgunearen bidez kargatu daiteke kontua, nahi denean.

93. artikulua. Erreserba aurrez aurre eginez gero, eskudirutan ordaindu behar da, erreserba egiten den unean berean.

94. artikulua. Erreserba gauzatzeko, jokalariak aurkeztu beharko du on line egindako erreserbaren berrespena edo, bestela, ordainagiria, instalazioaren harrera-lekuan, erreserbaren ordua baino 5 minutu lehenago.

95. artikulua. Erreserbak ordubetekoak izanen dira gutxienez, eta ordu eta erdikoak gehienez. Egun berean ezin izanen da ordubetez baino gehiago jokatu edo erreserbatu.

96. artikulua. Asteko erreserba-ordu kopurua: Erabilera handieneko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara), astean gehienez ere hiru orduz jokatuko eta/edo erreserbatuko da. Hiru orduak ordaindu arte, ezin izanen da aste horretan ordu gehiago jokatu eta/edo erreserbatu.

97. artikulua.- Erabilera gutxiko ordutegian, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan, mugarik gabe erreserba daiteke.

98. artikulua. Egunean berean pilotalekua libre izanez gero, erabiltzaile batek erreserbatu dezake, noiznahi, alde batera utzita zenbat ordu dituen erreserbaturik egun edo aste horretan.

99. artikulua. Pilotalekua erreserbatzen denean, ez da uzten beste beste erabiltzaile batzuk sartzea, jokatzea edo ibiltzea kantxan nahiz kontrakantxan. Instalazioaren erreserbak esparru guztia hartzen du. Harmailuetan egon daiteke, baldin horrek ez badie inolako kalterik edo eragozpenik ekartzen pilotalekuko erabiltzaileei.

100. artikulua. Larru-paletan eta pala motzean aritzeko, nahitaezkoa da babes sarea erabiltzea, pilotak ez daitezen kontrakantxara iritsi. Erabili ondoren, sarea bildu eginen da, horretarako dagoen sistemarekin.

Ugarrandiako kanpoko pilotaleku txikiak eta squash-pilotaleku txikia.

101. artikulua. Ugarrandiako abonatuek bakarrik erreserba ditzakete Ugarrandiako kanpoko pilotaleku txikiak eta squash txikia.

102. artikulua. Edozein abonatuk egin ditzake erreserbak, adina gorabehera, baina adingabe batek instalazioa erabiltzen badu gurasoak hartu beharko du erantzukizuna.

103. artikulua. Erreserbak presentzialak izanen dira, instalaziora sartzeko kontrolgunean, betiere egunean bertan. Aurrez aurre egiten diren erreserbetan, batek baino gehiagok eskatuz gero, zozketa eginen da.

104. artikulua. Erreserbak ordubetekoak izanen dira gutxienez, eta ordu eta erdikoak gehienez.

105. artikulua. Egun berean ezin izanen da ordubetez baino gehiago jokatu edo erreserbatu.

106. artikulua. Erreserba bertan eginez gero, eskudirutan ordaindu behar da, erreserba egiten denean bertan, baldin horretarako tasarik badago.

HIRUGARREN ATALA

Belar artifizialeko futbol zelaia

107. artikulua. Baldin belar artifizialeko zelaia erabiltzen ez bada Zerbitzuaren edo Uharteko Kirol Klubaren jardueretarako, abonatuek eska dezakete astero alokatzea, eta abonatu gabeek eska dezakete alokatzea bi egun lehenago soilik, eta ez zaie onartuko aldi luzeetarako erreserbatzea.

108. artikulua. Alokatzeko eskaerak idatziz eginen dira, Udalaren Kirol Zerbitzuan. 48 orduko epean aztertuko dira eta emanen da erantzuna.

109. artikulua. Ekainean eta uztailean gerta daiteke erreserba eskaerei arretarik ez ematea, instalazioko kontrolguneko langileen udako aldia baita.

110. artikulua. Aplikatuko da abonatuaren, erroldatuaren edo herritar ez denaren kuota segun zer jokalarik egin zuen erreserba; hortaz, erreserba egin dezakete bai instalazioko abonatuek bai abonatu gabeek.

111. artikulua. Alokatze bat bertan behera uzteko, gutxienez ere 48 ordu lehenago komunikatu beharko zaie bulegoko langileei, edo telefonoz deitzen ahal zaie. Halakorik egin ezean, alokairua kobratuko zaie eta zor hori ordaindu arte ez dute berriz ere futbol zelaia alokatzen ahal.

112. artikulua. Erabiltzaileek hareazko futbol zelaiaren arduradunari aurkeztu beharko diote ordaindutako zenbatekoaren gordekina, haren argia eta aldagelak erabiltzeko.

113. artikulua. Kirol Zerbitzuak erabaki dezake, aurretik eskaera eginda kirol klubek (herrikoek lehentasuna dute), federazioek eta beste partikular batzuek, belar artifizialeko futbol zelaia lagatzea edo alokatzea denboraldi guztirako, horretarako hitzarmen baten bidez, baldin Uharteko herritarren kirol eskaera asea badago.

LAUGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako erabilera anitzeko gelak

114. artikulua. Edozein pertsonak edo taldek eska dezake erabilera anitzeko gelak erabiltzea, eskaera idatziz eginez Udalaren Kirol Zerbitzuari. Kirolean aritzeko bakarrik alokatuko dira.

Zerbitzuak, salbuespenez, alokatu ditzake kirolekoak ez diren erabileretarako, baldin Uharteko elkarte edo talde eratu edo aitortu batek eskatzen badu, eta/edo Udalak uste badu komeni dela, xede eta onura sozialak izateagatik.

ZAZPIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako igerilekuak

115. artikulua. Edozein pertsonak edo taldek eska dezake kale bat alokatzea igerileku handian edo ikasteko igerilekuan, eskaera idatziz eginez Udalaren Kirol Zerbitzuko bulegoetan. Orduka alokatuko dira.

ZORTZIGARREN ATALA

Kirol instalazioen alokairu handiagoak

116. artikulua. Zenbait kirol instalazio alokatu behar direnean, instalazioaren ohiko funtzionamendua konprometituz, eskaera idatziz eginen da. Udalaren Kirol Zerbitzuak alokairua eta kostua baloratuko ditu kontuan izanik zer eragin duen instalazioaren funtzionamenduan.

6.–OINARRIZKO ARAUAK KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO

6.1.–Alderdi orokorrak

117. artikulua. Kirol instalazioetan tabakoa kontsumitzeari dagokionez, jarraituko zaio abenduaren 30eko 42/2010 Legeari eta unean-unean indarrean diren arauei (42/2010 Legearen bidez jorratu ziren tabakismoaren kontrako osasun neurriak).

118. artikulua. Adingabeen segurtasuna gurasoen edo haiekin doazen helduen erantzukizuna baizik ez da. Halaber, haiek izanen dira erantzuleak adingabeek arauak betetzen ez badituzte.

119. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak eta Uharteko Udalak ez dute erantzukizunik kirol instalazioen eremuan galtzen edo hondatzen diren diru edo objektu pertsonalen gainean.

120. artikulua. Erabiltzaileek abonatu-txartela erakutsiko dute, edo erabiltzaileari dagokiona, instalazioko langileek eskatzen duten aldiro.

121. artikulua. Erabiltzailea erantzule izanen da, baldin instalazioei edo eta hirugarrenei kalte egiten bazaie.

122. artikulua. Debeku da kirolerako esparruetan jatea. Horretarako prestatutako tokiak erabili beharko dira.

6.2.–Oinarrizko arauak, instalazioz instalazio

LEHEN ATALA

Sarbideak

Ugarrandia kirol instalazioetan sartzea.

123. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioek bi sarbide izanen dituzte:

a) Sarbide nagusia, lehentasunezkoa, Ugarrandia kaletik.

b) Bigarren mailako sarbide bat, taberna-jatetxetik.

124. artikulua. Sarbide bakoitzak du sarreren eta irteeren irakurgailu bat.

125. artikulua. Nahitaezkoa da irakurgailuan jartzea abonatuaren edo erabiltzailearen txartela, instalazioetara sartzen edo haietatik ateratzen den aldiro.

Ugarrandia kirol instalazioen pabiloian sartzea.

126. artikulua. Erabiltzaileak beti instalazioko sarbide nagusietatik sartuko dira Ugarrandia kirol instalazioetako pabiloira, eta debeku dute bestelako sarbide batetik sartzea.

127. artikulua. Pabiloira sartzeko, publikoak harmailetarako atea erabiliko du zuzenean, edo kirol instalazioetako tabernatik sartuko dira, eta ez da beste sarbiderik onartzen.

128. artikulua. Bai publikoak bai erabiltzaileek debeku dute berena ez den beste eremu batera sartzea.

Ugarrandia kirol instalazioetako terrazan sartzea

129. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioen barnetik, zuzeneko sarbide bat izanen da terrazetara, eta irakurgailu bat izanen du.

130. artikulua. Barne erabilerakoa izanen da irakurgailua: instalazio barnean egonda soilik erabiltzen ahalko da. Inola ere ezin izanen da Ugarrandia kirol instalazioetara sartu irakurgailu horren bidez.

131. artikulua. Nahitaezkoa da irakurgailuan jartzea abonatuaren txartela, terrazara sartzen edo handik ateratzen den aldiro.

Ugarrandia kirol instalazioetan eskaintzen diren ordainpeko zerbitzuak.

132. artikulua. Zerbitzu horiek kontratatu dituztenek soilik erabiltzen ahal dituzte.

133. artikulua. Horretarako jarritako irakurgailuaren bidez sartzen ahal da saunetara eta muskulazio gelara, eta nahitaezkoa izanen da akreditazio txartela irakurgailuan jartzea.

134. artikulua. Izotz Jauregiko haurren abonamendua eskuratu dutenek, eta zerbitzu horren egun eta ordutegietan bakarrik, instalaziora sartu nahi duten aldiro harrera-lekuan akreditatu beharko dute, Ugarrandia kirol instalazioetako abonatuen txartela aurkeztuz.

135. artikulua. Spa & Spa-Izotza bonua eskuratu duten abonatuek, erabiltzen duten lehenbiziko egunean, harrera-lekuan aurkeztu beharko dute zerbitzuan inskribatu izanaren inprimakia. Gero, hatz erakuslea erabiliz sartuko dira.

136. artikulua. Kirol ekipamendu bakoitzera, horretarako ezarritako protokoloaren arabera sartuko dira “Botika gutxitu eta gehiago mugitu” osasun programaren erabiltzaileak, zerbitzuak erabiltzeko.

Ugarrandia kirol instalazioen boulderrean sartzea.

137. artikulua. Boulderra erabiltzeko, erabiltzaileak, aurretik, abonatuaren txartela utziko du Ugarrandia kirol instalazioen harrera-lekuan, boulderraren esparruan sartzeko giltza eskuratzeko.

138. artikulua. Atezaintzan hartutako giltzarekin sartuko da esparrura.

139. artikulua. Esparrura sartu ondoan, nahitaezkoa izanen da esparrua berriz ere giltzaz ixtea, eta erabiltzailea barnean geldituko da, instalazioa erabiltzen.

140. artikulua. Erabili ondoren, erabiltzailea instalaziotik atera, giltzaz itxi, giltza harrera-lekuan utzi, eta abonatu txartela berreskuratuko du.

Ipartenisek kudeatutako kirol ekipamenduan sartzea.

141. artikulua. Iparteniseko padel eta tenis instalazioetara sartzeko –Ipartenis 360 SLk enpresak kudeatzen ditu–, nahitaezkoa da identifikazio-txartela: instalazioetako abonatuentzako herritar txartela, eta Iparteniseko txartela, gainerako erabiltzaileentzat.

142. artikulua. Tenis eta padel eremuak bi sarbide izanen ditu:

1.–Sarbide bereizi bat Ugarrandia kalera doan arrapalatik: sarbide hori erabili ahalko dute Ipartenis 360 SLko erabiltzaileek eta Ugarrandia kirol instalazioetako abonatuek. Sarbide hori erabilgarri egonen da soilik Ipartenis 360 SLko langileak kirol eremuan daudenean.

2.–Sarbide bat Ugarrandia kirol instalazioetatik: sarbide hori soilik erabiltzen ahalko dute instalazioan erreserba egin dutenek edo kirol ikastaro batean izena emanda daudenek.

143. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioen barnean dagoen irakurgailuaren bidez sartzen direnean, nahitaez aterako dira irakurgailu beraren bidez, identifikazio-txartelarekin, Ipartenis 360 SLko kirol eremutik irteteko. Inoiz ere ez sarbide bereiziko larrialdietako irteeratik.

144. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioak itxita daudenean, sarbide bereizitik eginen da kirol eremurako sarbidea, identifikazio-txartelarekin. Kasu horietan, Iparteniseko langileak beti egonen dira eremuan, segurtasuna zaintzen.

BIGARREN ATALA

Erabiltzaileak eta publikoa

145. artikulua. Debekaturik dago kirol instalazioetan jatea eta edatea (salbu tabernan edo horretarako prestatutako tokietan), bai entrenamenduetan, bai partidetan.

146. artikulua. Debekaturik dago harmailetara sartzea botilekin, latekin, basoekin edo kantxara jaurti daitekeen beste edozein ontzirekin.

147. artikulua. Adingabeen segurtasuna da haiekin dauden helduen erantzukizuna soilik. Orobat, erantzule izanen dira baldin adingabeek arauak betetzen ez badituzte (lehian ari diren kirolarien kasuan), edo haiekin dauden helduak.

148. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak ez du erantzukizunik esparruan galtzen edo hondatzen diren objektu pertsonalen gainean.

149. artikulua. Kiroldegian, pilotalekuan edo futbol zelaian egiten diren jarduerak doan izanen dira ikusleentzat, salbu Udalaren Kirol Zerbitzuak bestelakorik baimentzen badu berariaz, aurretik interesdunek eskatuta.

150. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuari bakarrik dagokio instalazioetan publizitatea edo bestelakoak ustiatzea, eta eskubide hori utz dezake kluben, entitateen edo talde antolatuen alde, horiek aurretik eskatuta.

151. artikulua. Erabiltzaileek une oro bete behar dituzte instalazioa erabiltzeko arau guztiak. Instalazioko arduradunek exijituko dute arauak betetzea, haiek bakarrik baitute baimena kargu hartzeko eta arauak zuzenean betearazteko.

Taldeko entrenatzaileari edo arduradunari dagokio, jarduera antolatuetan, adingabeek araudia betetzearen ardura.

HIRUGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako aldagelak

152. artikulua. Instalaziora iritsitakoan, arduradunak aldagela bat esleituko dio talde bakoitzari, eta talde horri emandako denbora bukatu eta 20 minutu geroago arte okupatuko du. Adingabeen kasuan, ez zaie utziko aldagelan sartzen arduradun bat izan arte.

153. artikulua. Abonatuek eta erabiltzaileek armairuak erabili behar dituzte. Udalaren Kirol Zerbitzuak ez du bere gain hartuko aldagelan galtzen diren gauza pertsonalen erantzukizuna.

154. artikulua. Instalazioa irekita dagoen bitartean bakarrik erabiliko dira armairuak, eta debekaturik dago armairuak erabiltzea instalazioa itxi ondoan.

155. artikulua. Partiduetan, entrenatzaileek edo ordezkariek hala eskatzen badute, aldagelak itxita egonen dira, eta giltza bat emanen zaie taldeko ordezkariei, aurretik horiek identifikatuta, eta partidua bukatu ondoren itzuli egin beharko dute.

156. artikulua. Aldageletan, erabiltzaileak saiatuko dira arduraz erabiltzen ura, eta kirol ekipamendua ongi maneiatzen eta zaintzen. Erabiltzaileren batek ikusten badu irizpide horren kontrako jokabiderik badela, Udalaren Kirol Zerbitzuari emanen dio horren berri.

157. artikulua. Debeku da, bai aldageletan bai komunetan, norberaren garbiketa lanak egitea, esaterako bizarra kentzea, depilatzea, edo ilea moztea edo tindatzea. Orobat, debeku da jatea.

LAUGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako kantxak

158. artikulua. Kiroleko oinetakoekin soilik sar daiteke kantxan (zola zuriko edo karamelu koloreko zapatilak, edo markarik egiten ez duten zapatila bereziak), eta debeku da bertan sartzea zapatekin, botekin edo aipatutakoaz bestelako oinetakoekin.

159. artikulua. Kirolariak kirol oinetakoekin baldin badatoz kaletik, beste oinetako batzuk erabili beharko dituzte kantxan sartzeko, norberaren eta esparruaren garbitasunagatik.

160. artikulua. Kantxara kirola egitera sartzen direnek kirol jantziak izan behar dituzte (kamiseta eta galtza motzak edo txandala); ez da besterik onartuko.

161. artikulua. Kantxatik kanpo ezin da kirolik edo jokorik egin: dira erabiltzaileak eta ikusleak egoteko tokiak eta igarobideak.

162. artikulua. Instalazioa zer kirolerako dagoen aurreikusia, horretan bakarrik ariko dira erabiltzaileak, baita kantxak ahalbidetzen dituen beste jarduera batzuetan ere, baldin materiala hondatzen ez badute.

Kiroldegian zehazki kirola ez den beste zerbaitetan aritzeko, baimen berezi bat eman beharko du Udalaren Kirol Zerbitzuaren zuzendaritzak.

163. artikulua. Guztiz debekaturik dago kantxako sareetatik eta ateetatik zintzilikatzea.

164. artikulua. Debekaturik dago kola erabiltzea, salbu horretarako baimena duten taldeen kasuan.

BOSGARREN ATALA

Materiala eta biltegia

165. artikulua. Instalazioa erabiltzen duen monitore edo entrenatzaile bakoitzak izanen du erabilitako materiala ateratzeko eta biltzeko erantzukizuna. Halaber, zainduko du materiala ongi erabiltzen dela, eta haren egoeraren berri emanen dio Udalaren Kirol Zerbitzuari. Biltegia erabiltzeko, giltza eskatuko zaio instalazioaren arduradunari, eta erabili ondoren hura itzultzearen ardura izanen du.

166. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako kirol pistako biltegiaren barnean, izanen da erabilera amankomuneko material bat, denek erabil dezaketena, eta beste bat espezifikoa, baimena dutenek bakarrik erabil dezaketena.

167. artikulua. Taldeetako entrenatzaileak eta monitoreak soilik sar daitezke kirol materialen biltegietara. Inola ere ez da baimenduko kirol eskoletako haurrak sartzea. Kirol jardueretako parte-hartzaile helduek monitorearen baimenarekin soilik sartzen ahal dira.

168. artikulua. Udako denboraldian, Ugarrandia kirol instalazioetako pilotalekuan dagoen kirol materialeko biltegia erabiliko da, aulkiak edo hamakak biltegiratzeko. Horretarako erabiliko da irailaren 15a arte. Aulkien jabeek urriaren 1a baino lehen jaso beharko dituzte horiek.

169. artikulua. Kirol Zerbitzuak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, baldin aulkiak hondatzen edo ebasten badira.

170. artikulua. Udako hamaken biltegiak edukiera mugatua du. Betetakoan, ezin izanen dira aulki gehiago utzi barnean nahiz inguruetan.

SEIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako muskulazio gela

171. artikulua. Instalazioa erabiltzeko, derrigorrezkoa izanen da erabiltzeko tasak ordaintzea.

172. artikulua. Zerbitzuaren erabiltzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

–16 urteak beterik izatea.

–Instalazioetako abonatuak izatea.

–Fitness zerbitzuko abonatua izatea, eta kuota pagatzea.

173. artikulua. Nahi den egun eta orduetan erabil daiteke. Baina, erabiltzeko, nahitaezkoa izanen da aurretik harremanetan jartzea instalazioko monitore arduradunarekin, eta hark gainbegiratzea. Hala, honako hauek saihestu nahi dira:

–Lesioak, makinak eta gailuak gaizki erabiltzeagatik.

–Makinak eta gailuak hondatzea, gaizki erabiltzeagatik.

174. artikulua. Monitoreak erabiltzaileak gainbegiratu, kontrolatu eta aholku emanen die, bai entrenamendu planaz bai makina eta gailuen funtzionamenduaz. Aurretik ezarritako ordutegian emanen ditu zerbitzuak monitoreak. Kirolari bakoitzaren maila eta interesaren araberakoa izanen da aholkularitza. Hala, erabiltzaile bakoitzak lanerako fitxa pertsonalizatua izanen du.

175. artikulua. “Kardio osasun” programaren erabiltzaileek lehentasuna izanen dute monitorearen arreta pertsonalizatua jasotzeko.

176. artikulua. Behin monitorearen ordutegia finkaturik, monitoreak honako hauek eginen ditu:

1.–Aholku ematea, fitxa pertsonalizatuko kontrolaren bitartez. Hau da, ariketa guztiak azalduko dizkie erabiltzaileei, zalantzak argituko dizkie eta ongi egiten dituztela kontrolatuko.

2.–Erabiltzaile berriak sar daitezela ahalbidetzea.

3.–Makina eta gailuen egoera kontrolatzea.

4.–Erabiltzaileen eta taldeen kopurua kontrolatzea (altak eta bajak).

177. artikulua. Muskulazio gelara sartzeko, nahitaezkoa da kirol jantzi eta oinetakoak izatea (garbi), bai eta izerdia lehortzeko eskuoihala ere.

178. artikulua. Erabiltzaileak sarbide nagusitik sartuko dira beti (irakurgailua duen atea), eta derrigorrezkoa izanen da abonatuaren txartela irakurgailuan jartzea sartzen den aldiro.

179. artikulua. Muskulazio gelaren erabiltzaileek, pisuak altxatzen eta ekipamendu mugikorra erabiltzen aritu ondoan, beren lekuan utzi beharko dituzte, gela txukun egon dadin.

180. artikulua. Higiene arrazoiak direla eta, makina bat erabiltzen bukatu ondoren, paperez eta desinfektatzaileez garbitu beharko da, nahitaez.

181. artikulua. Debekaturik dago muskulazio gelan jarduera profesionalik izatea (ordaindua).

182. artikulua. Erabiltzaile batek aholkularitza teknikoa eman behar badie beste erabiltzaile batzuei modu jarraituan –betiere ez-profesionala eta kobratu gabea izanen da–, baimena eskatu beharko dio Udalaren Kirol Zerbitzuari. Une oro Udalaren Kirol Zerbitzuak ezartzen dituen baldintzen pean egonen da baimena.

ZAZPIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako erabilera anitzeko gelak

183. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak edo beste entitate batzuek antolatutako ikastaroetarako bakarrik erabiliko dira erabilera anitzeko gelak (aurretik baimena eskatuta). Hortaz, ikastaroetako parte-hartzaileak baizik ez dira haietara sartuko.

184. artikulua. Ikastaroen ordutegitik kanpo, gelak itxita egonen dira abonatuentzat.

185. artikulua. Kirolgune horretara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirolerako arropa eta oinetakoak janztea, karrikatik ekartzen direnak erantzita (1., 2. eta 3. gelak).

186. artikulua. Bigarren eta hirugarren geletara sartzeko, erabiliko da kirol pistaren atzeko aldeko korridorea, horretarako dagoena. Kirol Zerbitzuak ez du ardurarik hartuko, baldin istripurik bada (baloikadarik) geletarako sarbide egokiak ez errespetatzeagatik.

187. artikulua. Arte martzialen gelako tatamira, nahitaez, oinutsik edo galtzerdiekin sartu beharko da.

ZORTZIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako saunen eremua

188. artikulua. Instalazioa erabiltzeko, derrigorrezkoa izanen da erabiltzeko tasak ordaintzea.

189. artikulua. Zerbitzu honen erabiltzaileek 16 urteak beterik izan beharko dituzte.

190. artikulua. Erabilera kuota ordaindu duten abonatu edo erabiltzaileak sar daitezke saunen eremura.

191. artikulua. Norberaren sexuari dagokion saunen eremuko tokia erabili behar da; bi daude: maskulinoa eta femeninoa.

192. artikulua. Ezin da esparru barnean arropa aldatu, horretarako daude aldagelak. Txankletekin edo oinutsik sartu beharko da.

193. artikulua. Saunak, gehienez, 12 lagun eserita egoteko dira (8 sauna hezean eta 4 sauna lehorrean). Erabiltzaile puntualei ez zaie dirurik itzuliko baldin sauna beterik badago. Erabiltzaileak itxoin eginen du, lekuren bat libre egon arte.

194. artikulua. Sauna lehorrean, etzanik edo eserita egon daiteke. Etzanik, gehienez ere bi lagun egonen dira. Beste bat sartuz gero, gainerakoak eseri eginen dira, eta berriari lekua utziko.

195. artikulua. Bainujantziarekin edo gabe har daiteke sauna saioa. Bainujantzirik gabe egonez gero, eskuoihal bat izan behar da, haren gainean eseri edo etzateko.

196. artikulua. Saunen barnera oinutsik sartu beharko da. Txankletak saunan sartu aurreko eremuan utziko dira, horretarako lekuan. Sauna erabiltzera joatean, ikusten bada beterik dagoela, itxoin egin beharko da, erabiltzaile bat atera arte.

197. artikulua. Debeku da saunara liburu, aldizkari edo paperak sartzea.

198. artikulua. Gomendagarria da saunan sartu aurretik erabiltzeko aholku eta gomendioak irakurtzea. Saunan bertan eta atezaindegian daude eskuragai. Zerbitzuak osasun azterketa egitea gomendatzen die erabiltzaile guztiei, jakin dezaten osasunaren aldetik komeni zaien ala ez kirol eremu horiek erabiltzea.

199. artikulua. Debeku da norberaren garbiketa lanak egitea, esaterako bizarra kentzea, depilatzea, edo ilea moztea edo tindatzea. Jatea edo hondakinak sortzen dituen beste edozein jarduera ere debekaturik dago.

BEDERATZIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako udako igerilekuak

200. artikulua. Igerilekuetan, zortzi urtetik beherakoak heldu baten begiradapean egonen dira denbora guztian, haren arduradunaren zaintzapean.

201. artikulua. Bainatu aurretik dutxatu egin behar da, eta ur askorekin, baldin belzteko krema edo antzekorik erabili bada.

202. artikulua. Debeku da oinetakoekin edo kaleko jantziekin sartzea igerilekuen bazterretara eta horiekin muga egiten duten berdegunera.

203. artikulua. Debeku da igerilekuen bazterretan lasterka ibiltzea.

204. artikulua. Baimendutako tokietan erretzen denean (abenduaren 30eko 42/2010 Legea, Tabakoaren Kontsumoa arautzen duena), zigarrokinak horretarako jarritako ontzietan utzi behar dira nahitaez (hautsontziak, zaborrontziak).

205. artikulua. Norberaren garbiketarako lanak (hala nola orraztea eta burua gabitzea) aldageletan egin beharko dira.

206. artikulua. Piknikgunean bakarrik, horretarako jarritako tokian, eginen dira otorduak.

207. artikulua. Belardian ezin da egin hura kaltetu dezakeen jarduerarik, ezta kristalezko ontziak sartu ere. Orobat, belardian ezin da pixa egin.

208. artikulua. Belardia hondatuko ez duten aulkiak eta hamakak bakarrik daude baimenduta.

209. artikulua. Debeku dira gainerako erabiltzaileen osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketen jokoak.

210. artikulua. Debeku da uretara objektuak sartzea (koltxonetak, panpinak, hegalak, etab.), baldin arduradunen ustez eraginik izan badezakete uraren osasun-baldintzetan edo gainerako erabiltzaileen ongizatean.

211. artikulua. Debeku da igerilekuan flotagailuak erabiltzea, baldin ondoan, igerileku barnean, heldu bat ez badago flotagailua duen adingabea zaintzen.

212. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak eta Udalak ez dute erantzukizunik instalazioen eremuan galtzen edo hondatzen diren diru edo objektu pertsonalen gainean.

213. artikulua. Debeku da belardian eguzkitakoak eta antzekoak sartzea, salbu Udalaren Kirol Zerbitzuak justifikatutzat jotako kasuetan. Horretarako prestatutako tokitik sartu behar dira haurren aulkitxoak eta gurdiak.

214. artikulua. Adingabeen segurtasuna gurasoen edo haiekin doazen helduen erantzukizuna baizik ez da. Halaber, haiek izanen dira erantzuleak adingabeek arauak betetzen ez badituzte.

HAMARGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako neguko igerilekuak

215. artikulua. Igerilekuetan, zortzi urtetik beherakoak heldu baten begiradapean egonen dira denbora guztian, haren arduradunaren zaintzapean.

216. artikulua. Bainatzen den aldiro, nahitaezkoa da dutxa lehenago hartzea.

217. artikulua. Debeku da oinetakoekin edo kaleko jantziekin sartzea igerilekuen bazterretara.

218. artikulua. Debeku dira gainerako erabiltzaileen osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketen jokoak.

219. artikulua. Debeku da uretara objektuak sartzea (koltxonetak, panpinak, hegalak, etab.).

220. artikulua. Debeku da igerilekuan flotagailuak erabiltzea, baldin ondoan, igerileku barnean, heldu bat ez badago flotagailua duen adingabea zaintzen.

221. artikulua. Uretara eskaileretatik sartuko da nahitaez, eta debeku da igerilekura jauzi egitea.

222. artikulua. Pertsona guztiek bainurako txanoa erabili beharko dute uretan sartzeko.

223. artikulua. 15 urtez beherakoek debeku dute hidromasajeko igerilekuan sartzea.

224. artikulua. Hidromasajeko igerilekuan gehienez ere 30 minutuz egoten ahal da, baldin jendea sartzeko esperoan badago.

225. artikulua. Hidromasajeko igerilekuaren barreneko instalazioetako bakoitzean gehienez ere 10 minutuz egoten ahal da, baldin jendea haiek erabiltzeko esperoan badago.

226. artikulua. Gomendatzen da hidromasajeko igerilekua erabiltzean Zerbitzuaren gomendioak eta jarraibideak betetzea.

HAMAIKAGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako piknikgunea

227. artikulua. Piknikgunea erabiliko da nork bere etxetik ekarritako bazkaria jateko, edo erretokiak erabiltzeko, edo askaritarako.

228. artikulua. Piknikgunera oinetakoekin sartu behar da.

229. artikulua. Sua erretokietan baizik ezin da egin, eta egur-ikatza baliaturik beti.

230. artikulua. Piknikgunea erabili eta gero, erabiltzaileak txukun-txukun eta garbi-garbi utzi beharko du instalazioa (erretokiak, mahaiak eta abar).

HAMABIGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako taberna-jatetxea eta terraza

Taberna-jatetxea.

231. artikulua. Errentaria arduratuko da gune hau ustiatzeaz, eta erabileraren arduraduna izanen da.

232. artikulua. Errentariak erabiltzaileen esku jarriko ditu jatetxe eta taberna-kafetegi zerbitzuak.

233. artikulua. Aipatutako zerbitzuak erabili ditzakete bai kirol instalazioetako abonatuek eta erabiltzaileek, bai partikularrek.

234. artikulua. Erabiltzaileei ez zaie utziko ez janaririk ez edaririk ekartzea instalazio honetara. Gomendatzen da horretarako piknikgunea erabiltzea.

235. artikulua. Kirol instalazioetako abonatuek biltokia erabil dezakete (sukaldearen atzeko aldean dagoena) ospakizunetarako, familia bilkuretarako eta bestelakoetarako, honako baldintza hauekin:

a) Tabernaren errentariari eginen zaio eskaera, ekitaldia baino 48 ordu lehenago, eta ez da onartuko hiru hilabete baino lehenago egindako eskaerarik.

b) Ez da utziko edaria kanpotik ekartzen: tabernan kontsumitu beharko da nahitaez.

c) 20 euroko fidantza jarri beharko da, biltokia ongi erabiltzen dela bermatzeko. Erreserba bukatutakoan itzuliko du fidantza hori errentariak, baldin esparrua garbi eta txukun gelditzen bada (hasieran bezala). Bestela, ez da fidantza itzuliko.

d) Biltokia utzi aurretik, erreserba egin zuen pertsonak instalazioa berrikusiko du tabernaren errentariarekin batera, eta dena garbi eta txukun utziko du, hots, instalazioa hasieran zegoen bezala.

e) Erreserba egiten duenak heldua behar du izan, eta instalazioetako abonatu.

f) Gehienez ere bi ordurako baimenduko da erreserba. Errentariaren esku egonen da hortik gora luzatzea.

g) Tabernaren irekiera orduetan emanen dira baimenak, astelehenetik ostiraleko 20:30ak arte, eta larunbatetan 18:00etatik 20:00etara.

h) Ezinbestekoa izanen da heldu baten presentzia; hark haurren ardura bere gain hartuko du, eta haien jokabidearen erantzule izanen da.

Araudi hau bete ezean, errentariak erabaki dezake eskatzaileei biltokian sartzen ez uztea, edo eskaera berriei ezetz esatea. Hori dena, galarazi gabe Zerbitzuak diziplina neurriak hartzea, Uharteko kirol instalazioetako arauak ez betetzeagatik. Erregelamenduaren 4. atalean jaso da ez-betetzeetarako diziplina araubidea (kirol-instalazioetako erabilerarako erregelamendua). Erregelamenduak zehapenak ezartzen ditu falta arinetarako, larrietarako edo oso larrietarako, eta aplikatzen ahal zaizkie bai erreserba egin zuen pertsonari bai parte-hartzaileei.

Instalazioaren eskaeraren arabera, Zerbitzuak erabaki dezake eguneko erreserbak bertan behera uztea.

Udako denboraldian (kanpoko igerilekuak irekita daudenean), Kirol Zerbitzuak erabaki dezake biltokia familia bilkuretarako erabiltzen ez uztea edo erabilera murriztea, eskaeren arabera edo errentariak gune hori erabili behar duelako.

236. artikulua. Asteburuan ixteko ordutegia atzera daiteke, herriko gainerako ostatuetarako baimentzen den ordura arte, indarreko araudi orokorrarekin bat.

237. artikulua. Ezin dira aulkiak okupatu gauzekin.

238. artikulua. Debeku da eremu honetan orraztea, janztea eta eranztea.

239. artikulua. Taberna-jatetxean sartzeko, derrigorrezkoa da oinetakoak eta kamiseta jantzita izatea.

240. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuko bulegoetan aurkeztuko dira, idatziz, zerbitzuari buruzko kexak.

Terraza.

241. artikulua. Ugarrandia kirol instalazioetako taberna-jatetxearen errentariak kudeatuko du terraza.

242. artikulua. Instalazio hau erabil dezakete bai Ugarrandia kirol instalazioetako abonatuek eta erabiltzaileek, bai partikularrek.

243. artikulua. Erabiltzailea tabernatik sar daiteke terrazara, edo, instalazioetako abonatuen kasuan, baita Ugarrandia kirol instalazioen barnetik ere.

244. artikulua. Abonatuak terrazara sar daitezke kirol instalazioen barnetik, irakurgailua duen sarbidetik, txartela erabiliz bai sartzeko bai itzultzeko.

HAMAHIRUGARREN ATALA

Ugarrandia kirol instalazioetako boulderra

245. artikulua. Eskalatzeko bakarrik erabil daiteke instalazio hau.

246. artikulua. Erabilera librea izanen du, ordu mugarik gabea, Ugarrandia kirol instalazioetako irekiera orduen barnean.

247. artikulua. Erabiltzeko, derrigorrezkoa izanen da erabiltzeko tasak ordaintzea.

248. artikulua. Boulderra erabiltzeko, 14 urte izan behar dira gutxienez (heldu bat bertan izan gabe), edo 6 urte (ardura bere gain hartzen duen heldu batekin).

249. artikulua. Heldu arduradun bakoitzeko, adingabe bat izanen da gehienez.

250. artikulua. 18 urtetik beherakoak bakarrik sar daitezke soilik baldin Udalaren Kirol Zerbitzuan aurkeztu badute instalazio hau erabiltzeko baimena, guraso batek edo legezko tutoreak sinatua.

251. artikulua. Gehienez 2 orduz erabiliko da, jarraian, eta gehienez 10 eskalatzaile egon daitezke batera instalazioan.

252. artikulua. Nahitaezkoa da honako hauek erabiltzea: kirol jantzi eta oinetako egokiak, egoera onean daudenak, eskalatzeko oinetakoak edo kalean erabili ez diren kirol oinetakoak.

253. artikulua. Nahitaezkoa da babeserako koltxonetak erabiltzea.

254. artikulua. Kirol jarduera honetan, atsedena atsedenerako tokian eginen da, ez koltxonetetan (boulderraren eremua).

255. artikulua. Debeku da eremu honetan janaria sartzea. Edaria sar daiteke, baina atseden tokira bakarrik.

256. artikulua. Boulderrean, heldulekuei bakarrik heltzen ahal zaie, inoiz ez panelaren goiko aldeari.

257. artikulua. Ez da onartuko:

–Boulderreko heldulekuak aldatzea, edo tokiz kanbiatzea. (Udalaren Kirol Zerbitzuari egin beharko zaio horri buruzko iradokizun oro).

–Babeserako koltxonetak tokiz aldatzea: beti egon behar dute eskalatzeko paretaren azpian, sergurtasunagatik.

–Tirolinak edo soka horizontalak ezartzea, arriskugarriak baitira, instalazio hau eskalatzeko bakarrik diseinaturik dagoelako.

–Jarduera arriskugarriak egitea, gainerako erabiltzaileak gogaitzen ahal dituztenak, instalazioa arriskuan jar dezaketenak edo gainerakoen osotasun fisikoarentzat kaltegarri izan daitezkeenak.

7.–UDALAREN KIROL ZERBITZUAK
ESKAINITAKO KIROL IKASTAROAK

258. artikulua. Udalaren Kirol Zerbitzuak, urtero, araudi bat argitaratuko du kirol ikastaroetarako. Kirol eskaintzarekin batera argitaratuko da araudi hori.

259. artikulua. “Udalaren kirol eskolen araudiak” arautuko ditu Udalaren kirol eskolen antolaketa eta kudeaketa, eta Uharteko Udalaren Kirol Zerbitzuak onetsiko du araudi hori.

260. artikulua. Udalaren kirol jardueretan izena ematea arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera eginen da ikaspostuen adjudikazioa, zorrozki.

261. artikulua. Udalak finkatuko ditu kirol ikastaroetan parte hartzeko ordaindu beharreko prezioak.

262. artikulua. Kirol ikastaro guztietan, jarduera bakoitzeko gehieneko izen emate kopurua finkatuko da; beraz, kupo hori betez gero, ezin izanen da pertsona gehiago hartu. Orobat, gutxieneko inskripzio kopuru bat ezarriko da, eta horra iristen ez badira, bertan behera geldituko dira ikastaroak.

263. artikulua. Behin kirol ikastaro batean inskripzioa eginik, dirua ez da inola ere itzuliko, baldin iragan bada jardueran baja hartzeko argitaratutako epe-eguna.

264. artikulua. Jarduera guztietan begiratuko da erabiltzaileak kirol ikastaroetara joaten ote diren, eta pertsona bati baja ematen ahalko zaio soilik baldin jarduera jakin batean hiruhileko osoan saio guztietara huts egiten badu, arrazoitu gabe. Neurri hori hala dago jarria, ikastaroan parte hartzeko aukera izan dezaten kasuan kasuko jardueraren itxaron zerrendan daudenek.

265. artikulua. Kirol ikastaroren batean ez ordaintzea: norbaitek ordaindu gabe badu jarduera edo ikastaro baten kuotaren bat, automatikoki jarduera egitea eragotziko zaio, harik eta zorra pagatu arte. Jardueran parte ez hartzea ez da inola ere hartuko zorraren konpentsaziotzat. Zorra ikastaroan izen eman aurrekoa bada, ez zaio utziko beste ikastaro batean inskribatzen, zorra ordaindu arte. Zerbitzuak berehalakoan hasiko du premiamendu-prozedura, ordaindu gabeko kuotak ordainarazteko.”

Iragarkiaren kodea: L1905524