2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
4/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onarpena
Goizuetako Udalak aho batez, Idazkari-Kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2019ko apirilaren 30ean ospatutako osoko bilkuran, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia eta gehigarria sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.
Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.
Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.
Goizuetan, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1907415