109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Laburpena, lana eta familia bizitza bateratzeko laguntzena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 455364.

–Xedea: deialdiaren xedea da Garinoaingo udalerriko familiei laguntza ekonomikoa ematea, lana eta familia bizitza bateratzeko, Garinoaingo Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1 3300 4800001 “Familiak” aurrekontu aplikazioaren kargura.

–Aurkezteko tokia: eskabideak eta erantsitako dokumentazioa Garinoaingo Udaleko erregistroan aurkeztuko dira, honako ordutegi honetan: astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 14:30era arte, Tafalla-Orbaibar aldeko Udalen Batasuneko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Nafarroa plaza 7, 31300 Tafalla), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozeinetan.

–Aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2019ko urriaren 31n bukatuko.

Eskaerak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

–Kontzesioa: dirulaguntzak norgehiagoka emanen zaizkie aipatu den ordenantzan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten interesdunei.

Garinoainen, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1906741