2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:
Espedientea: 93/2019 zenbakia. Prozedura: jarduera sailkaturako lizentzia. Sustatzailea: Embalajes Roe SL. Jarduera: kartoizko enbalajeak fabrikatzeko azpiegitura industrialak handitzea. Jardueraren tokia: Martzilla-Funes errepidea, 3,8 km (6. poligonoko 322. lurzatia), Funes. Eranskina: Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 4C B) eta 93/2006 Foru Dekretua.
Funesen, 2019ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1906749