109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko UE-3 unitatea (Oncineda) birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 9an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UE-3 unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1906755