109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2019ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Corellan, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1906986