109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

825/2019 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana, lan kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2018ko uztailaren 5eko Erabakiaren bidez onetsi zen irakasle eta ikertzaileen 2018ko Lan Publikoaren Eskaintza. Eskaintzaren barruan zeuden, besteak beste, kontratupeko irakasle doktore izateko 7 lanpostu, haien titularrak 2017an irakaskidego batean sartzeagatik sortutako lanpostu hutsen kopuruari dagozkionak, eta 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.3.i) artikuluan ezarritako birjarpen tasaren barnean daudenak.

Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 1ean eta maiatzaren 7an hartutako erabaki batzuen bidez onetsi zen kontratupeko irakasle doktoreen lanpostu hauen deialdia: 4875, 4876, 3519, 4588, 5179, 5180 eta 5181.

Ikusirik Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 48. artikulua eta hurrengoak, unibertsitateak irakasleen eta ikertzaileen lan-kontratazioa egiteko gaitzen dituztenak.

Kontuan izanik 2009ko apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle eta ikertzaileen araubidea arautzen duena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa prozesuak arautzen dituen arautegia, 2016ko irailaren 7ko Gobernu Kontseiluak onetsi zuena.

Ikusirik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–II. eranskinean zerrendatutako kontratupeko irakasle doktore izateko lanpostuen lehiaketarako deialdia egitea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren eta hura osatzen duten oinarriei jarraikiz.

Bigarrena.–Deialdi honen III. eranskin moduan eransten den eta deialdiaren parte den Kontratazio Batzordea osatzen duten kideak izendatzea.

Hirugarrena.–Irakasleen kontratazioak sortutako gastua 2019ko Aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden partidei egotziko zaie.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau helaraztea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusira, ukitutako saileko zuzendariari, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako Errektoreordetzara eta kontuhartzaileari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

I. ERANSKINA

Oinarriak

Lehenbizikoa.–Deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak, Unibertsitateen Lege Organikoak, 2015eko ekainaren 24ko 1042/2015 Ebazpenak (Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, errektoretza taldearen egitura orokorra eta funtzioak onesten dituena) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa prozesuak arautzen dituen arautegiak ezartzen dutenarekin bat etorriz, deialdia egin du II. eranskinean aipatutako kontratupeko irakasle doktorearen lanpostuak kontratatzeko.

Bigarrena.–Lehiaketaren arauak.

Deialdi hau eta bere oinarriak arau hauek ezarritakoak zuzenduko ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuek, apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle eta ikertzaileen araubidea arautzen duenak, 2016ko irailaren 7ako Gobernu Kontseiluak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen arautegiak, eta ordezko moduan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (laugarren oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean azalduko dira, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak.

Hirugarrena.–Izangaien betekizunak.

1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 16 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

b) Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren egiaztapena izatea kontratupeko irakasle doktoreen lanpostuetarako edo unibertsitateko edozein irakaskidegotako lanpostuetarako.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Ez egotea baztertuak edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, ez egotea ezgaituak funtzio publikoak betetzeko, edo irakaskuntzarekin bateraezina den kargu edo funtzioren bat edukitzea. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaien kasuan, baldintza hori betetzeko ezin izango dute eduki norberaren estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik.

e) Lehiaketaren xede den lanpostuan eskatzen diren hizkuntza-ezagutzak.

f) Izangaiak Europar Batasunekoak ez badira, Espainian legez bizitzea.

2.–Deialdi bakoitzeko betekizunak eskaerak aurkezteko epearen barruan eta kontratuak irauten duen bitartean bete behar dira.

Laugarrena.–Eskaerak.

Parte hartzeko eskabideak eta seigarren oinarrian lotutako dokumentazioa aurkezteko epea hamar lanegunekoa izango da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabidearen eta curriculum vitaearen ereduak helbide honetan daude: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasleentzako-lehiaketa?languageId=100001

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Bosgarrena.–Parte hartzeko tasak.

1.–Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuak emategatiko tasa 41,60 eurokoa izango da, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta salneurri publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu korrontean sartuko da, eta honako hau adieraziko: “Lan kontratupeko irakasle doktoreen lehiaketa 2018”, eta izangaiaren izena.

2.–Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, betiere izena emateko epean inolako lan eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta lanbide-sustapeneko, prestakuntzako edo birmoldatze jardueretan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Hori egiaztatzeko, ziurtagiria aurkeztuko behar den enplegu-bulegoan. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.

3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, laugarren oinarrian ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.–Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztea.

Seigarrena.–Dokumentazioa.

1.–Izangaiek dokumentazio hau aurkeztuko dute onartuak izateko eskaerarekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

b) Doktore tituluaren fotokopia.

c) Kalitatea Egiaztatu eta Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak jardueraz emandako ebaluazio positiboaren egiaztagiriaren fotokopia.

d) Bosgarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu delako egiaztagiria.

e) Euskarazko hizkuntza-gaitasuna eskatzen duten lanpostuetarako: EGA titulua edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren titulazio ofizial baliokidea edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz irakasteko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa. Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean hartutako Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, euskarazko hizkuntza-gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek eskaera egin beharko dute beren euskararen ezagutza-maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak egingo du. Izangai horiek helbide honetan dagoen eskabidea bete behar dute: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasleentzako-lehiaketa

2.–Nafarroako Foru Erkidegoan ofizialak diren hizkuntzetako batean aurkeztu ez diren egiaztagiriak zinpeko itzultzaile baten itzulpenarekin batera aurkeztuko dira.

Zazpigarrena.–Izangaien onarpena.

1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere 10 eguneko epean, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko web ofizialean, deitutako lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eta, azken kasu honetan, baztertzeko arrazoiak azalduko dira. Zerrenda horiekin batera, euskara proba egiteko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko da, bai eta proba zein leku, egun eta ordutan egingo den ere. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

2.–Seigarren oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izango dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea edo sarbide-tasak ez ordaintzea.

3.–Baztertutako edo azaldu gabeko izangaiek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa egin eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Behin-behineko zerrendan ez dauden izangaiek eskaeraren kopia bat bidali behar dute recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora, eskaneatuta, erregistroan eman zitzaion sarrera-zigiluarekin, lehenagoko atalean ezarritako epean. Hala egiten ez badute, behin betiko baztertuak izango dira eta ez dute proba egingo.

4.–Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.

5.–Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak betetzen dituztela. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaien kasuan ziurtatu eta egiaztatu beharko dira horiek, egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko baitituzte kontratua sinatzen dutenean.

6.–Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietako errektoreordeak sailari jakinaraziko dio, eta arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko da.

7.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

Zortzigarrena.–Kontratazio batzordea.

1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen arautegiko 13. artikuluak ezartzen duen Kontratazio Batzordeak epaituko du lehiaketa. Kontratazio Batzordeen osaera ebazpen honen III. eranskinean dator.

2.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, organo kolegiatuei buruz ezarritakoak, arautuko du Kontratazio Batzordea. Aipaturiko legearen 28. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, Batzordeko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Lege horren 29. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu egoera horietakoren bat gertatzen denean.

3.–Kontratazio Batzordeko buruak, gainerako batzordekideekin kontsultatu eta gero, informazio hau jakinaraziko die interesdunei, gutxienez ere hamabost egun naturaleko aurrerapenaz:

–Kontratazio Batzordea non, noiz eta zer ordutan eratuko den, gehienez ere hiru hilabeteko epean, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita. Eratzen den unean, Kontratazio Batzordeak finkatu eta jendaurrera zabalduko ditu izangaien balioespena egiteko erabiliko dituen irizpideak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautatze-prozesuak arautzen dituen Arautegiaren I. eranskineko kontratazio-baremoaren arabera (hamargarren oinarrian dago jasota).

–Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangaien aurkezpen-ekitaldia. Ekitaldi horretan, lehiaketara atera den lanpostuaren jakintza-arloko irakasgai baten programa zehatza emango diote izangaiek Kontratazio Batzordeari (hiru kopia, hain zuzen). Honako hauek jaso behar ditu programak: gaitegia, bibliografia, helburuak eta irakasteko metodologia; horretaz gainera, izangaiaren curriculum vitaea, orain arte egindako ikerketak eta hemendik aurrera egin nahi dituen ikerketen proiektua. Izangaiek alegatutako irakaskuntzako eta ikerketako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu behar dituzte; merezimenduren bat behar bezala egiaztatzen ez bada, ez da aintzat hartuko.

Kontratazio Batzordeak, halaber, lehen probarako dei egingo die izangaiei. Deialdian zehaztuko du proba zer tokitan, egunetan eta ordutan egingo den. Lehiatzaile bat baino gehiago badira, proba egiteko hurrenkera zozketatu egingo da. Azkenik, probarako deialdia eta proba egiteko hurrenkera argitaratuko ditu.

Bederatzigarrena.–Hautaketa prozedura.

1.–Izangaiak hautatzeko prozesuak bi proba hauek edukiko ditu:

a) Lehen proban, gehienez ere ordubete iraungo duen ahozko azalpena egingo da Kontratazio Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango da berarekin honako hauei buruz: izangaiaren curriculum vitae agiria, irakaskuntza proiektua eta aurkeztutako ikerketa-proiektua.

Lehen proba bukatuta, Kontratazio Batzordeko kide bakoitzak Batzordeko buruari txosten arrazoitu bat emango dio, izangai bakoitzak azaldu dituen curriculum vitae agiria, eta irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuak balioesteko, eta zenbakizko puntuak emango zaizkio. Eskatutako gutxieneko puntuazioa edo handiagoa lortu duten eta bigarren proba egingo duten lehiatzaileen zerrenda ordenatua onetsiko du Kontratazio Batzordeak. Lehen probako emaitzak argitaratu ondoren, Kontratazio Batzordeak argitaratuko du noiz, non eta zer ordutan egingo den bigarren proba.

b) Bigarren proban, gehienez ere ordubete iraungo duen ahozko azalpena egingo da Kontratazio Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango da berarekin, izangaiak bere irakaskuntza-proiektuan aurkeztutako eta berak hautatutako gai bati buruz. Kontratazio Batzordeak izangai bakoitzaren balioespen arrazoitua egingo du, eta zenbakizko puntuak esleituko dizkio.

2.–Bi probetako puntuazioak batu eta gero, lehiatzaileek baremoa aplikatuta lortu dituzten kalifikazioen zerrenda ordenatu bat egingo du Batzordeak. Berdinketarik balego, Kontratazio Batzordeko kideek bozketa bat egingo dute hurrenkera erabakitzeko; bozketa horretan berdinketarik badago, batzordeburuaren kalitateko botoak erabakiko du.

Hamargarrena.–Kontratazio baremoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen arautegiko I. eranskinak kontratazio baremo hau ezartzen du:

1.–Ahozko lehen proba: 80 puntu gehienez ere. Gutxienez 40 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak bazterturik geldituko dira.

Izangaien jardueraren eta lanpostuaren profilaren arteko lotura balioesteko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Izangaiek egindako ikerketak eta argitalpen zientifikoak, dokumentu bidez egiaztatuak (30 puntu gehienez).

b) Unibertsitateko irakaslanak, kontratu bidez eta irakaskuntza-jarduera balioesten duen txostenaren bidez behar bezala egiaztatuak (20 puntu gehienez).

c) Irakaskuntza-proiektua (10 puntu gehienez).

d) Ikerketa-proiektua (10 puntu gehienez).

e) Beste merezimendu batzuk (5 puntu gehienez). Atal honetan, honako hauek balioetsiko dira, Kontratazio Batzordearen irizpidearen arabera: unibertsitatetik kanpo egindako lan profesionala, hizkuntzak, espezializazio ikastaroak, beste titulazio batzuk, bekak, sariak eta lehiakideak eman eta egiaztatutako beste edozein datu.

f) Unibertsitateko irakaskidegoetarako egiaztapena izatea: 5 puntu.

Kontratazio Batzordeko kide bakoitzak bere aldetik balioetsiko ditu izangaien merezimenduak, eta izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izango da proba honen puntuazioa.

2.–Ahozko bigarren proba: 20 puntu gehienez ere. Irizpide orokor gisa, bai azaldutako edukiak bai azalpenaren beraren irakaskuntza-kalitatea balioetsiko dira. Gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak baztertuta geldituko dira.

Kontratazio Batzordeko kide bakoitzak bere aldetik balioetsiko ditu izangaien aurkezpenak, eta izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izango da proba honen puntuazioa.

3.–Azken puntuazioa bi probetako puntuazioen batura izango da.

Hamaikagarrena.–Kontratazio proposamena.

1.–Bigarren proba egiten denetik 7 egun balioduneko epean gehienez ere, Kontratazio Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda ordenatua eta kontratazio proposamena, eta proposamena jakinaraziko dio Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeari. Argitaratze horrek, ondorio guztietarako, interesdunei egiten zaien jakinarazpenaren balioa edukiko du.

2.–Kontratazio Batzordeak aukera du lanpostua hutsik geratzeko proposamena egiteko, lanpostuaren baremo espezifikoa aplikatu eta izangaietako inork ez duenean lortzen eskatzen den gutxieneko puntuazioa.

3.–Kontratazio proposamena eginez emango zaio amaiera Kontratazio Batzordearen jarduerari.

Hamabigarrena.–Kontratazio proposamenaren aurkako erreklamazioak.

1.–Interesdunek zilegi dute erreklamazioa aurkeztea Kontratazio Batzordearen kontratazio proposamenaren aurka Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hamar egun balioduneko epean proposamena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko hautaketa-prozesuei buruzko araudian ezarritako Erreklamazio Batzordeak aztertuko ditu kontratazio proposamen aurkako erreklamazioak.

Erreklamazio Batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu balioetsiko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du.

Erreklamazio Batzordeak ezingo du inola ere ordezkatu Kontratazio Batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio sakona.

3.–Kontratazio proposamenaren aurkako erreklamaziorik jasoz gero, eta betiere Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emango du erreklamazioa tramitera onartzeko eta hautaketa-prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko.

Aitzitik, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.

4.–Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie izangai guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emango die izangaiek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Kontratazio Batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.

5.–Erreklamazio Batzordeko kideek dokumentazioa aztertu eta erabaki hauetako bat har lezakete, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.

a) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipiorik ez dela urratu, Kontratazio Batzordearen proposamena zuzenean berrestea.

b) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea Kontratazio Batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izango ditu Kontratazio Batzordearen proposamenean, aldatu egingo baitu izangaien hurrenkera.

c) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.

d) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, Erreklamazio Batzordeak ez du berretsiko Kontratazio Batzordearen proposamena.

6.–Erreklamazio Batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izango da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, Erreklamazio Batzordeak aukera izango du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.

7.–Erreklamazio Batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izango da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emango du Erreklamazio Batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.

Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

Hamahirugarrena.–Behin betiko kontratazio proposamena.

Behin betiko kontratazio proposamena daukan errektorearen ebazpenak hautaketa-prozesua amaitzen du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean jarriko da. Argitaratze horrek interesdunei egiten zaien jakinarazpenaren balioa edukiko du ondorio guztietarako.

Ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Hamalaugarrena.–Kontratuen formalizazioa eta izenpea.

1.–Bost egun balioduneko epean, behin betiko kontratazio proposamena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, lanpostua eskuratu dutenek ondoren zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Giza Baliabideen Zerbitzuan, dagokien kontratua formalizatu ahal izateko:

a) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko afiliazio-txartelaren fotokopia, bidezko denean.

b) Bankuko datuak nomina sartzeko.

c) Bateraezintasunik ez izatearen aitorpena.

2.–Ezarritako epean, ezinbesteko arrazoirik egon ezean, agiriak aurkezten ez dituztenek edo, agiriak azterturik, lanpostua betetzeko eskatzen den betebeharreko baldintzaren bat betetzen ez dutenek kontratatuak izateko eskubidea galduko dute.

3.–Arautegi honen eta dagozkion deialdien ondorio den lan-kontratua Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenaren mende egongo da.

4.–Kontratuak idatziz egingo dira, dagozkien ereduetan. Kontratuaren izenpea norberarena eta besterenezina da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuan egingo da. Kontratua lanean hasi baino lehen izenpetuko da, 10 egun naturaleko epean gehienez lanpostuaren ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Kontratua ez bada aipatutako epean izenpetzen, interesdunak lanpostuari uko egiten diola ulertuko da. Hala gertatzen bada, Kontratazio Batzordeak proposatzen duen ordezkoen zerrendan hurrengoa dagoen izangaiari deituko zaio, eta honek epe berdina edukiko du kontratua gauzatzeko.

Hamabosgarrena.–Norberaren datuen babesa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko, datu pertsonalak eskatzen zaizkie izangaiei, eta datu pertsonalen fitxategi batean sartzen dira. Fitxategi horren helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak kudeatzea da, eta, bereziki, hautaketa-prozesuetako hautagaiek izandako parte-hartzea eta unibertsitate-zabalpeneko jardueretan NUPeko langileek izandako esku-hartzea kudeatzea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabidean hautagaiek baimena emateak berekin dakar hautaketa-prozesuan emandako datuak tratatzeko baimena ematea ere. Datu pertsonalak babesteko indarrean diren araudien arabera interpretatu behar da hori. Zehazki, hauek dira bete beharreko araudiak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar da delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, 3/2018 Lege Organikoaren 11. eta 18. artikuluei jarraikiz –2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa–.

Oharra: oinarri hauen gaztelaniazko testuan genero maskulinoan azaldu arren, ulertuko da, halaber, genero femeninoan eginak direla, izendapenak nori eragiten dion, pertsona horren sexuaren arabera.

II. ERANSKINA

–Lanpostuaren zk.: 4875.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Gorputz eta Kirol Hezkuntza.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: gorputz hezkuntza eta haren didaktika haur eta lehen hezkuntzan.

–Lanpostuaren zk.: 4876.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Zuzenbide Zibila.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.

–Lanpostuaren zk.: 3519.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
  • Jakintza-arloa: Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: generoa eta familia-politikak.

–Lanpostuaren zk.: 5180.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: gaztelaniazko jarduera metalinguistikoa eta hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntza.

–Lanpostuaren zk.: 4588.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Ingeles Filologia.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: Language acquisition and teaching in schools: CLIL & EFL contexts.
  • Hizkuntza-eskakizuna: gaztelania-euskara.

–Lanpostuaren zk.: 5181.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Espainiar Literatura.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: Zilar Aroko literatura.

–Lanpostuaren zk.: 5179.

  • Kategoria: 1. motako kontratupeko irakasle doktorea.
  • Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
  • Jakintza-arloa: Filosofia.
  • Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
  • Ikerketa-eskakizuna: gizarte lanaren etika.
  • Hizkuntza-eskakizuna: gaztelania-euskara.

III. ERANSKINA

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

LANPOSTU ZK.: 4875

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Cecilia Dorado García

Unibertsitateko katedraduna

Kanaria Handiko Las Palmas

Batzordekide idazkaria

José Antonio Cecchini Estrada

Unibertsitateko katedraduna

Oviedo

2. batzordekidea

Rafael Martín Acero

Unibertsitateko irakasle titularra

A Coruña

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

José Antonio Casajús Mallén

Unibertsitateko katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Ignacio Ara Royo

Unibertsitateko irakasle titularra

Gaztela-Mantxa

2. batzordekidea

Manuel Gómez López

Unibertsitateko irakasle titularra

Murtzia

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

José López Chicharro

Unibertsitateko katedraduna

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Jonatan Ruiz Ruiz

Unibertsitateko irakasle titularra

Granada

2. batzordekidea

Amador Jesús Lara Sánchez

Unibertsitateko irakasle titularra

Jaén

LANPOSTU ZK.: 5180

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Mª Ángeles Álvarez Martínez

Unibertsitateko katedraduna

Alcalá de Henares

Batzordekide idazkaria

Magdalena Romera Ciria

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Herminia Provencio Garrigos

Unibertsitateko irakasle titularra

Murtzia

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Eva Bravo García

Unibertsitateko katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Camino Bueno Alastuey

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Emilio Antonio Briz Gómez

Unibertsitateko katedraduna

Valentzia

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Yolanda Congosto Martín

Unibertsitateko katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Joan Tomás Pujolá Font

Unibertsitateko irakasle titularra

Bartzelona

2. batzordekidea

Teresa Ribas i Seix

Unibertsitateko irakasle titularra

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

LANPOSTU ZK.: 4588

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Mª Isabel Carrera Suárez

Unibertsitateko katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

María Amparo Lázaro Ibarrola

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Ana María Llinares García

Unibertsitateko irakasle titularra

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Yolanda Ruiz de Zarobe

Unibertsitateko katedraduna

Euskal Herriko Unibertsitatea

Batzordekide idazkaria

Gloria Luque Agulló

Unibertsitateko irakasle titularra

Jaén

2. batzordekidea

Cristóbal Jesús Lozano Pozo

Unibertsitateko irakasle titularra

Granada

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

María del Pilar García Mayo

Unibertsitateko katedraduna

Euskal Herriko Unibertsitatea

Batzordekide idazkaria

Camino Bueno Alastuey

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Margarita Gloria Vinagre Laranjeira

Unibertsitateko irakasle titularra

Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

LANPOSTU ZK.: 5181

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

M. Milagros Caballero Wanguemert

Unibertsitateko katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Magdalena Romera Ciria

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Julio Francisco Neira Jiménez

Unibertsitateko katedraduna

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Francisco Florit Durán

Unibertsitateko katedraduna

Murtzia

Batzordekide idazkaria

Evangelina Soltero Sánchez

Kontratupeko irakasle doktorea

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

2. batzordekidea

Antonio Pablo Bernat Vistarini

Unibertsitateko irakasle titularra

Balear Uharteetako Unibertsitatea

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

José Luis Bernal Salgado

Unibertsitateko katedraduna

Extremadura

Batzordekide idazkaria

Juan Manuel Escudero Baztán

Kontratupeko irakasle doktorea

Errioxa

2. batzordekidea

Ángel Luis Luján Atienza

Unibertsitateko irakasle titularra

Gaztela-Mantxa

LANPOSTU ZK.: 4876

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

José Antonio Cobacho Gómez

Unibertsitateko katedraduna

Murtzia

Batzordekide idazkaria

María Ángeles Egusquiza Balmaseda

Unibertsitateko katedraduna

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Manuel Jesús Marín López

Unibertsitateko katedraduna

Gaztela-Mantxa

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Ángel Rebolleda Varela

Unibertsitateko katedraduna

Santiago de Compostela

Batzordekide idazkaria

Teresa Hualde Manso

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Antonia Paniza Fullana

Unibertsitateko irakasle titularra

Balear Uharteetako Unibertsitatea

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Julia Ruiz-Rico Ruiz-Morón

Unibertsitateko katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

María José Vaquero Pinto

Unibertsitateko irakasle titularra

Salamanca

2. batzordekidea

María Nélida Tur Faúndez

Unibertsitateko katedraduna

Balear Uharteetako Unibertsitatea

LANPOSTU ZK.: 5179

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Vicente Sanfélix Vidarte

Unibertsitateko katedraduna

Valentzia

Batzordekide idazkaria

María Jesús Úriz Pemán

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Ángel Manuel Faerna García-Bermejo

Unibertsitateko irakasle titularra

Gaztela-Mantxa

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Juan Antonio Nicolás Marín

Unibertsitateko katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

José Ignacio Galparsoro Ruiz

Unibertsitateko irakasle titularra

Euskal Herriko Unibertsitatea

2. batzordekidea

Luis Sáez Rueda

Unibertsitateko irakasle titularra

Granada

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Juan Arana Cañedo-Argüelles

Unibertsitateko katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Salvio Turró Tomás

Unibertsitateko irakasle titularra

Bartzelona

2. batzordekidea

Luis José Garagalza Arrizabalaga

Unibertsitateko irakasle titularra

Euskal Herriko Unibertsitatea

LANPOSTU ZK.: 3519

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Joaquín Brugué Torruella

Unibertsitateko katedraduna

Girona

Batzordekide idazkaria

Begoña Pérez Eransus

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Francisco Ródenas Rigla

Unibertsitateko irakasle titularra

Valentzia

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Antonio López Peláez

Unibertsitateko katedraduna

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea

Batzordekide idazkaria

Sagrario Anaut Bravo

Unibertsitateko irakasle titularra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. batzordekidea

Miquel Salvador Serna

Unibertsitateko irakasle titularra

Pompeu Fabra

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Yolanda de la Fuente Robles

Unibertsitateko katedraduna

Jaén

Batzordekide idazkaria

Jaime Marcuello Servós

Unibertsitateko irakasle titularra

Zaragoza

2. batzordekidea

Octavio Vázquez Aguado

Unibertsitateko irakasle titularra

Huelva

Iragarkiaren kodea: F1907404