109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien gaineko espedientea hasiera batean onetsi zuen Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin onetsi ere, eta 2019ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak agindutakoari jarraikiz.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 440.500 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.220.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 177.700 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 665.050 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 388.900 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.266.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.158.150 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 635.800 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.069.900 euro.

3. kapitulua.–Interesak: 1.050 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 135.600 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 14.800 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.264.500 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 36.500 euro.

Gastuak, guztira: 4.158.150 euro.

Cabanillasen, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1906987