2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Laburpena, Denden errotulazioan euskara erabiltzeko 2019ko dirulaguntzen deialdi publikoarena
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 453317.
Xedea: Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie beren denden errotulazioan euskara erabiltzen dutenei (fatxadetako errotulazioa, erakusleihoak, toldoak eta merkataritzako ibilgailuak), honako oinarri hauei jarraikiz:
OINARRIAK
1. Berriobeitiko Udalak diruz lagunduko du errotulazio berrien gastuaren %50, dendak errotulazio horretan euskara erabiltzen badu. Errotulazio berri bakoitzerako 300 euro emanen dira gehienez.
2. Dirulaguntza eskatzeko prozedura. Eskabidea errotulazio berria paratu ondotik eginen da. Eskatzaileak, eskabidearekin batera, errotuluaren bi argazki eta haren faktura aurkeztuko ditu udal erregistroan.
3. Eskaera aurkezteko epea: onesten denetik aurtengo abenduaren 17ra bitarte.
Berriobeitin, 2019ko maiatzaren 3an.–Kontu-hartzailea, Maite Echarte Zambrano.
Iragarkiaren kodea: L1906183