109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, deialdi honena: “2019an prebentzio, sustapen eta gizarte lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten
(%2ko ekarpena) parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak”

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 440665.

Oinarriak, dirulaguntzak emateko prebentzio, sustapen eta gizarte lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateei.

–Xedea:

Dirulaguntzak emateko sistema ezartzea.

Irabazi-asmorik gabeko entitateen programak bulkatzea, horien helburua baldin bada edukiak garatzea eta laguntza teknikoa ematea elkarteei eta beste entitate batzuei, gizarte arazoen prebentziorako eta arazoak dituzten pertsonak laguntzeko eta haien sustapen sozialerako proiektuak garatzeko.

Jarduketa bateratuak sustatu edo bulkatzea, lankidetzaren bitartez eta zenbait baliabide erabiliz, sostengurako gizarte sareen garapenean lagunduz.

Gizarte sarea eta boluntarioen lana sustatzea, komunitatearendako baliabide egonkorrak baitira, biztanleriako zenbait talde edo sektoreren gizarteratze beharretara egokituak.

–Eskatzaileak:

Interes sozialeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

–Proiektu diruz lagungarriak:

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek aurkeztutako programa edo proiektu zehatzak, baldin elkarteen edo beste entitateen funtzionamendu orokorraren eskeman sartzen badira eta gizarte arazoen prebentziorako eta arazoak dituzten pertsonei laguntzeko eta haien sustapen sozialerako proiektuak egiten badituzte. Programa edo proiektu horiek garatuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta haren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin bat.

Diruz lagungarria den aurrekontua zer proiektutarako eskatzen den, hari atxikia joanen da, ez elkartearen aurrekontu osoari.

–Onuradunek bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko modua:

Legez eratuta eta Nafarroako Elkarteen Erregistroan modu ofizialean inskribatuta egotea dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean. Bermatu behar dute, halaber, beren legezko ordezkariak baduela behar adinako ahalmena deialdi honetan parte hartzeko eta entitatearen izenean konpromisoak hartzeko.

Irabazi-asmorik ez izatea eta beren estatutuetan agertzea deialdi honetako 2. puntuan adierazi diren helburuetariko bat.

Haien proiektuak Nafarroan garatzea.

Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu talde profesionalek eta/edo erdiprofesionalek, ez eta deialdi hau dela bide onura ekonomikoa lortzeko asmoz berariaz antolatzen direnek ere.

Aurreko deialdietan ezarritako baldintzak bete ez dituztenei dirulaguntza ukatuko zaie.

Laguntza hartzen duen proiektua gauzatzeko epea ez da urtebete baino luzeagoa izanen eta deialdiko urtean burutuko da (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

–Eskabideak aurkezteko tokia:

Eskabideak Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eta alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eskabidearen bidez, 7. atalean ageri den dokumentazioarekin batera.

–Aurkeztu beharreko agiriak:

Udal eskabidea, entitatearen ordezkariak behar bezala sinatua eta deialdi honen 6. oinarrian aipatzen diren diren tokietan erregistratua.

Entitatearen IFZ.

Entitatearen estatutu eguneratuen fotokopia konpultsatuak.

Bankuko kontuaren zenbakia, lortutako dirulaguntzaren zenbatekoaren transferentzia hartara egiteko.

Dirulaguntzaren xede den proiektua.

–Epea:

Hilabeteko epea dago eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2019ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1906065