109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aldaketa 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2019ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu-gehigarria, honako partida hauetan:

–15331 2100002 partida: 2.600,00 euro.

–9200 12000 partida: 2.500,00 euro.

–15331 69390001 partida: 2.000,00 euro.

Guztira: 7.100,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da. 8700 partida. Zenbatekoa: 7.100,00 euro.

2.–Kreditu berezia, honako partida hauetan:

–3420 6320001 partida: 21.600,00 euro.

–1640 2120004 partida: 4.500,00 euro.

–3420 6350001 partida: 5.000,00 euro.

–3340 2200100 partida: 1.562,11 euro.

Guztira: 32.662,11 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da. 8700 partida. Zenbatekoa: 32.662,11 euro.

Bargotan, 2019ko maiatzaren 15ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1906612