109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-transferentzia

GASTUAK:

–4540.2100002 aurrekontu-aplikazioa: bideak konpontzea (fabrika). Zenbatekoa: 4.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 4.500,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

–3420.6320001 aurrekontu-aplikazioa: lanak kiroldegian (Toki Inbertsioen Plana). Zenbatekoa: 4.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.500,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz Alloko Udaleko Osoko Bilkuran, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1906191