109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta AFEko 43, 44 eta 47. artikuluetan xedatua, Allingo Udaleko alkateak, 2019ko maiatzaren 28an, honako hau ebatzi du:

Lehendabizikoa.–Óscar Sanz Iriberri zinegotziaren esku uztea Allingo Udaletxean, 2019ko ekainaren 7an, ezkontza zibila egiteko ahalmenaren erabilpena.

Bigarrena.–Aitzineko atalean xedatuak dekretuaren biharamunean hartuko du indarra, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den. Halaber, eta eskuordetza honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetza onartutzat hartuko da, hartzaileak ados ez dagoela espresuki adierazten ez badu, dekretu hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Amillaon, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1907360