109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berritzeko espedientea. Sustatzailea FCC Ambito SA da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 30. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0040-2018-000009

Instalazioa

Hondakinen kudeaketa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 5.1

Abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua

-

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

-

Titularra

FCC Ambito SA

Kokapena

Común de las Eras kalea z.g.

2. poligonoa, 758. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 624.640,208 eta Y: 4.653.056,200

Udalerria

Fustiñana

Proiektua

Ingurumen baimen integratua berritzea, IBEFLren erregelamenduaren 30. artikuluarekin bat etorrita

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen bulegoa

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: www.nafarroa.eus.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko apirilaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1905604