1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
712/2019 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko agintzen duena.
Ikusirik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak 2018ko uztailaren 2an egindako aldeko txostena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko titulu ofiziala lortzera zuzendutako ikasketa-planaren aldaketari buruzkoa.
Errektoretzak, 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatutakoak, 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako plan hau argitaratzea erabaki du: Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko titulu ofiziala lortzera zuzendutako egungo ikasketa-plana. Ebazpen honetako eranskinean ezarritako moduan egituratuko da.
Iruñean, 2019ko apirilaren 30ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTOREAK 2019KO APIRILAREN 30EAN EMANDAKO 712/2019 EBAZPENAREN ERANSKINA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra tituluko ikasketa-plana
Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 42 |
Aukerakoak | 12 |
Master Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 60 |
Ikasketa-plana, laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera), eta denboraren banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASMAILA |
Enpresa Zuzendaritzako oinarriak eta berritasunak | 21 | Enpresa Zuzendaritzako oinarriak eta berritasunak | Nahitaezkoa | 21 | 1 |
Enpresako gaitasun giltzarrien zuzendaritza, ebaluazioa eta kontrola | 15 | Enpresako gaitasun giltzarrien zuzendaritza, ebaluazioa eta kontrola | Nahitaezkoa | 15 | 1 |
Zuzendaritzako praktikan laguntzeko tresnak | 18 | Zuzendaritzako praktikan laguntzeko tresnak | Mistoa (Nahitaezkoa eta aukerakoa) | 18 | 1 |
Praktikak | 12 | Praktikak | Aukerakoa | 12 | 1 |
Master Amaierako Lana | 12 | Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 | 6 |
Iragarkiaren kodea: F1907412