109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

58/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 2904 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Antolaketako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 938 zenbakia duena.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 6927 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Irakaskuntzako aholkularia. Lanpostu huts bat, B mailakoa, plantilla organikoan 31735 zenbakia duena.

–Aholkularia. Lanpostu huts bat, C mailakoa, plantilla organikoan 32259 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 31527, 33161 eta 33462 zenbakia dutenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, plantilla organikoan 66964 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako
eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, plantilla organikoan 5513 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, D mailakoa, plantilla organikoan 10338 zenbakia duena.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Sukaldeko laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 10659 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10660 zenbakia duena.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10661 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Unibertsitateko erdi mailako tituluduna (laneko arriskuen prebentzioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39362 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 39363 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, Cintruenigoko Otero de Navascués IPari atxikia, plantilla organikoan 39364 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, Erriberriko Príncipe de Viana IPari atxikia, plantilla organikoan 39365 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, Iruñeko Hezitzaile Eskola IBari atxikia, plantilla organikoan 39366 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako IBari atxikia, plantilla organikoan 39367 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, Iruñeko Basoko BHIari atxikia, plantilla organikoan 39368 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, Iruñeko Donibane IBari atxikia, plantilla organikoan 39369 zenbakia duena.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Laborategiko teknikari espezialista (LTEa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71862 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako
eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10662 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10663 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1906638