108. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Ordenantza fiskala, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena (2019-2020 ikasturtea). Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko apirilaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, 2019-2020 ikasturterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2019ko apirilaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1906598