108. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

3-6/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Eloko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2019ko apirilaren 29ko 260/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 3-6/2019 aurrekontu-aldaketak, oinarri dutenak kreditu-gerakinak sartzea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Elon, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1906224