108. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2019ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Uharteko Udalaren eta haren mendeko erakundea den Musika Patronatuaren 2019ko plantilla organikoa eta 2018ko abenduaren 31ko lanpostuen zerrenda (Esp.: 239/2019), eta espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Uharten, 2019ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1906614