108. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, udal ikastetxeetan jateko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena (2019-2020 ikasturtea). Jantokirako bekak

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 455226.

–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek eskabideak behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Kaleberri 12, Berriozar). Eskabidea ereduaren araberakoa izanen da eta bertan emanen zaie.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 5era bitartekoa izanen da, biak barne.

–Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabide betea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emanen duen eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat jarri beharko da.

b) Aurreko urteko errenta aitorpenaren kopia (2018koa).

c) Hitzarmen arauemailea edo banaketa edo dibortzio epaia.

d) Desgaitasunaren ziurtagiria, familia unitatean %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duen kiderik bada.

Udalak ofizioz egiaztatuko ditu erroldatzea eta Udalarekiko zorrei dagokien egoera. Ofizioz egiaztatuko da Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera laguntza eman aurretik.

Halaber, Udalak eskatu ahalko dio eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Berriobeitin, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1906599