108. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

32E/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Ágorart 2019. Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia” onesten duena. DDBN identifikazioa: 455360.

Kultur Ekintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, “Arte ikasketetan sakontzeko bekak” emateko 2019ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi, eta hari lotutako gastua baimen dezatela eskatuz.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ágorart 2019. Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2530-4809-334102: ÁGORART: arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia.

2019

98.000,00

A20002-A2530-4809-334102: ÁGORART: arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia.

2020

100.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ÁGORART-2019. ARTE IKASKETETAN SAKONTZEKO BEKEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Beken xedea eta helburua.

1.1. Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.

1.2. Beka hauen onura publikoko helburua da, alde batetik, bekadunek kanpoan proiektatzea Foru Komunitateko maila kultural eta artistikoaren irudia, eta, bestetik, aukera izatea bekadunek lortzen duten ezagutza aprobetxatzeko prestakuntza proiektuak bukatu ondoren.

1.3. Zortzi beka eskaintzen dira deialdian: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere.

2. Onuradunek bete beharrekoak.

2.1. Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

2.2. 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

2.3. Baldintza hauetako bat betetzea:

a) Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa-titulu ofizialaren jabe izatea.

b) Arte eszenikoen eta musikaren diziplinetan ospe handia duen erakunde batek hautatua izatea.

Luzapenak eskatzeko, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Aurrekontuetako egozpena.

3.1. Beka hauetarako 198.000 euro bideratuko dira gehienez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko eta 2020ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, honela:

–2019ko ekitaldi ekonomikoa: 98.000 euro.

–2020ko ekitaldi ekonomikoa: 100.000 euro.

3.2. Hasiera batean emandako zenbatekoak askatuz gero, diru gehigarria banatzen ahalko da eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu bai, baina dirulaguntzarik lortzen ez duten eskatzaileen artean, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

3.3. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari 2019ko abenduaren 1a baino lehen, puntuazioaren hurrenkeran eta arlo berean hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio; betiere, horrek eskatzen zaion gutxieneko puntuazioa gainditu badu.

3.4. Beka hauek luza daitezke, baina, bakar-bakarrik, luzapen bat edo bi dituen ikasketa plan jarraitu bat aldez aurretik aurkeztu duten eskatzaileen kasuank; luzapen horiek plan akademiko berean hasitako ikasketak jarraitzeko izanen dira. Ikastetxez edo ikasketa planez aldatzea ez da luzapen gisa onartuko. Ezin izanen da bi luzapen baino gehiago eman. Luzapena ez da besterik gabe emanen, baldintza hauek bete beharko baitira: adina, kurtsoa gainditzea, luzapenen deialdia egitea, batzordeak luzapenaren aldeko irizpena ematea eta aurrekontu erabilgarria izatea.

3.5. Eskatzaileak beka baterako eta haren luzapenetarako bakarrik izanen du eskubidea, eta ezin izanen du berriz deialdi honetan parte hartu.

4. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

4.1. Laguntza eskabideak oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat aurkeztuko dira, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

4.2. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkezten ahalko dira, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Eskabideak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko, sinadura elektronikoa beharko da.

Postetxean aurkezten diren eskabideak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan adieraz daitezen bulegoaren izena, data eta tokia. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

Aurkezpena Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egiten denean izan ezik, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

4.3. Eskabide ereduak Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

4.4. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da gehienez, eta oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

4.5. Izangaiak, eskola-itxieraren egutegia dela eta, ezin badu aurkeztu ziurtagiri akademikoa (I. eranskineko 1.c) edo 1.d) puntukoa), 2019ko uztailaren 20ra arteko epea izanen du, egun hori barne, betiere eskaera aurkeztean ezintasun hori justifikatzen badu.

4.6. Kasuan kasuko zentroan onartuak izateko egutegi ofiziala dela kausa, beka nahiz luzapen baten onuradunari ezinezkoa gertatzen bazaio programan onartua izan dela frogatzeko dokumentazioa aurkeztea eskaerak formalizatzeko epearen barruan, baldintzapean emanen zaio beka, eta aurtengo urriaren 14a baino lehen aurkeztu beharko du dokumentazio hori.

4.7. Dirulaguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, posta elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5. Gastu diruz lagungarriak.

Bekaren diru-zenbateko osoa kontzeptu hauen batuketa izanen da: matrikula gastuak, joan eta etortzeko bidaietakoak, ostatukoak eta aseguru-polizakoak.

a) Matrikula deritzon kontzeptuaren barrenean haren kostuaren %100 emanen da, baina gehienez 2.000 euro.

b) Onuradunak, joan-etorrien kontzeptuagatik, ohiko bizilekutik bekaren xedeko ikasketak egiteko zentrora joan eta etortzeko bidaia baten gastuaren %100 jasoko du, justifikatu ondoren. Txartela ematen duten garraiobideetan egin beharko dira joan-etorriak, hura gastuaren frogagiria izan dadin. Joan-etorriak turista klasean eginen dira beti, eta, aireko garraioa erabiliz gero, 500 km-tik gorako bidaiak sortzen duen gastuak bakarrik izanen du dirulaguntza. 500 km-tik beherako bidaien kasuan, trenean eta autobusean turista klasean egindako gastuak bakarrik izanen du dirulaguntza.

c) Egonaldiagatik, eta ikasketak egiten dituen bitartean, bekadunak gehienez 500 euro jasoko ditu hilean ikasketak Espainian egiten baditu, eta gehienez 800 euro, aldiz, atzerrian egiten baditu.

d) Onuradunak aseguru-polizaren gastuen diru kopurua haiek justifikatu ondoren jasoko du. Gehienez ere 100 euro jasoko ditu oinarri hauen 11.1 puntuan aurreikusitako egoeran baldin badago, eta gehienez 600 euro 11.2 puntuan aurreikusitakoa aplikatu behar bazaio.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean. Bekak arlo bakoitzean puntuaziorik altuena lortzen duten eskatzaileei emanen zaizkie, oinarri hauen 7. puntuan ezarritako balorazio irizpideak aplikatu ondoren.

Kreditu erabilgarria aski ez bada onuradun suertatzen diren izangaien eskaerei erantzuteko, eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hainbanaketa eginen da haien artean, beka berrien nahiz luzapenen artean, esleipenak dagoen kreditura doitzeko.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta entzunaldiak eta elkarrizketak non eginen diren adieraziko da.

Entzunaldi eta elkarrizketa horiek uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitarteko astean eginen dira. Entzunaldi/elkarrizketen data zehatzak finkatzeko, aurkeztutako eskaeren kopurua hartuko da kontuan. Ebazpen horretan ezartzen diren egunak eta orduak behin betikoak izanen dira, eta ezin izanen da inolako aldaketarik egin izangaiek eskatuta.

Ebazpen hori jendaurrean jarriko da, bai Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

Ebazpena argitaratu ondoren, onartutako eskatzaileek interpretatu beharreko bariazio, antzezpen edo musika piezaren eta haren iraupenaren berri emanen diote Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari posta elektronikoaren bidez.

6.3. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira, tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus). Honako hauek izanen dira:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien edo Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak: bi aditu, arte eszenikoetako, arte plastikoetako eta ikus-entzunezkoen arteetako espezialitate bakoitzeko; hiru aditu, musika espezialitatekoak; Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, eta Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, hori ezean, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat, hizpidearekin eta botoarekin.

Batzorde horrek eskaeren ebaluazioa eginen du, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7. Balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaeren balorazioan, batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) 2.3.a) puntuan ezarritakoarekin bat parte hartzen denean deialdian:

–Puntu horretan baldintza gisa jasotzen den titulu akademiko ofizialari dagozkion merezimendu akademikoak, gehienez ere 20 puntu, jarraian adierazten den baremoaren arabera:

Kalifikazio eskalak eta haien baliokidetasuna:

0-10 ESKALA, ERREALA

010 ESKALA, PONDERATUA

0-4 ESKALA

ESKALA LITERALA

BALORAZIOA

5,00 - 6,99

5,50 - 7,49

1 - 1,99

Gainditua

10 puntu

7,00 - 8,99

7,50 - 8,99

2 - 2,99

Oso ongi

15 puntu

9,00 - 10

9,00 - 10

3 - 4

Bikain edo ohorezko matrikula

20 puntu

Aplikatu beharreko zuzenketa faktorea, egiaztatutako ikasketa mailaren arabera:

–Unibertsitateko ikasketak edo goi mailako arte ikasketak: 1,00.

–Goi mailako heziketa zikloak: 0,90.

–Erdi mailako heziketa zikloak eta musikaren eta dantzaren lanbide ikasketak: 0,80.

b) 2.3.b) puntuan ezarritakoarekin bat parte hartzen denean deialdian (musika eta arte eszenikoak), hautaketa proba bat gainditzeari 20 puntuko balorazioa emanen zaio gehienez, ondoko baremo honen arabera: (ratioa ongi zehaztuta jaso beharko da aurkeztutako dokumentazioan).

IKASPOSTU KOPURUA/IZANGAI KOPURUA ERLAZIOA

BALORAZIOA

1/10 edo txikiagoa

10 puntu

1/10 baino handiagoa eta 1/15 edo txikiagoa

15 puntu

1/15 baino handiagoa

20 puntu

c) Hautatutako zentroaren garrantzi akademiko eta artistikoa, gehienez ere 10 puntu.

d) Elkarrizketa, gehienez ere 15 puntu.

Atal honetan honako hauek baloratuko dira: eskatzaileak nola defendatzen duen aurkeztutako ikasketa plana edo proiektua, heldutasuna eta osoko prestakuntza, komunikatzeko gaitasuna, motibazioa eta jarrera, egokitzeko gaitasuna eta ekimena, sormenerako gaitasuna eta lanbide esperientzia, bidezkoa bada.

e) Entzunaldia/grabazioa/txostena: gehienez ere 50 puntu.

Atal honetan aintzat hartuko da grabazioan/txostenean/aurrez aurreko entzunaldian erakutsitako sormena.

Atal honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten eskatzaileak ezin izanen dira laguntza baten onuradunak. Eskatzaileren batek ez badu puntuazio hori lortzen, ez zaizkio gainerako irizpideak baloratuko, eta zuzenean kanporatuko da.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira agertzen ez bada, deialditik baztertuko da.

f) Irizpide ekonomikoak (gehienez ere 5 puntu).

Atal honetako puntuazioa beka eskatzen duenaren familia-unitateak duen errentaren arabera emanen da.

f.1) Deialdi honen ondorioetarako, honako hau hartuko da familia-unitatetzat:

Lehena. a) Ezkontideek eta 30 urtez beherako seme-alabek osatua, salbu eta gurasoengandik bereizirik bizi direnak.

b) Bikote iraunkor batek (berariazko legeriaren arabera) eta 30 urtez beherako seme-alabek osatua, salbu eta gurasoengandik bereizirik bizi direnak.

c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik edo bizikidetzarik ez dagoenean, amak edo aitak eta harekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatu baldintzak betetzen badituzte. Berriz osatutako familien kasuan, eskatzaileak frogatu beharko du laguntzarako eskubidea ematen dion semearen/alabaren aurreko seme-alaben zaintza eskatzaileak berak edo bere ezkontideak edo bikotekideak duela, eta denak elkarrekin bizi direla.

Bigarrena. Eskatzailea aurreko atalean (f.1.Lehena) sartuta ez badago eta alegatzen badu independentzia familiarra eta ekonomikoa duela, zein den ere bere egoera zibila, modu fede-emailean frogatu beharko du aski baliabide ekonomiko dituela independentea izateko. Udalak emandako erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria, 2018. urteari dagokiona, aurkeztu beharko du.

f.2) Beka eskatzen duenaren familia-unitatearen errentak behean zehazten diren kopuruak gainditzen baditu, ez du puntuaziorik lortuko:

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako hiru (22.558,77 euro) edo txikiagoa izatea kide bateko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bost (37.597,95 euro) edo txikiagoa izatea 2 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako sei (45.117,54 euro) edo txikiagoa izatea 3 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zazpi (52.637,13 euro) edo txikiagoa izatea 4 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako zortzi (60.156,72 euro) edo txikiagoa izatea 5 kideko familia-unitateentzat.

–Familia-unitatearen errentaren guztirako likidazio-oinarria Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (IPREM) halako bederatzi (67.676,31 euro) edo txikiagoa izatea 6 kideko familia-unitateentzat.

Gutxienekoa IPREMaren erdia adina igoko da familia-unitateko 6. kidetik gorako kide bakoitzeko.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko, laguntzaren ondorioetarako kontuan hartu beharreko familia-unitateko kide guztien 2017ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenetako likidazio-oinarrien batura hartuko da.

f.3) Irizpide ekonomikoei buruzko f) letrari dagokion puntuazioa zehazteko, 6 atalase ezartzen dira, oinarri honetan ezarritakoarekin bat kalkulatutako familia errentaren eta familia-unitateko kide kopuruaren arabera; 6. atalasean sartutakoek ez dute puntuaziorik jasoko atal horretan:

FAMILIA-UNITATEKO KIDE KOPURUA

KIDE 1

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE

7 KIDE

8 KIDE

1. TARTEA

13.977,91 euro

24.666,91 euro

29.600,29 euro

34.533,67 euro

39.467,06 euro

44.400,44 euro

46.867,13 euro

49.333,82 euro

5

2. TARTEA

15.531,01 euro

27.407,68 euro

32.889,21 euro

38.370,75 euro

43.852,29 euro

49.333,82 euro

52.074,59 euro

54.815,36 euro

4

3. TARTEA

17.256,92 euro

30.452,98 euro

36.543,57 euro

42.634,16 euro

48.724,77 euro

54.815,36 euro

57.860,65 euro

60.905,95 euro

3

4. TARTEA

19.174,10 euro

33.836,64 euro

40.603,97 euro

47.371,29 euro

54.138,63 euro

60.905,95 euro

64.289,62 euro

67.673,28 euro

2

5. TARTEA

22.558,77 euro

37.597,95 euro

45.117,54 euro

52.637,13 euro

60.156,72 euro

67.676,31 euro

75.519,59 euro

82.715,49 euro

1

6. TARTEA

GORAGOKO ERRENTAK

0

7.2. Ez dute inola ere laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %60 lortzen ez dutenek.

7.3. Deialdiaren 7.1.d) eta e) puntuetan aipatutako entzunaldiak eta elkarrizketak oinarri hauen III. eranskinean espezialitate bakoitzerako ezarritakoaren arabera eginen dira.

8. Bekak luzatzea.

8.1. Interesdunek eskatuta, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak beka luza diezaieke beka 2017an hasi zutenei edo lehenbiziko luzapena 2018an lortu zutenei, baldintza hauek betez gero:

a) 2018-2019ko ikasturtea gainditu izana entzunaldiak edo elkarrizketak egiten direnean.

b) 2018an luzapen bat edo bi zituen ikasketa plan bat aurkeztu izana.

8.2. Aurreko deialdietan emandako beken luzapenetarako, oinarri arautzaile hauek aginduko dute.

8.3. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 20 egun baliodunekoa izanen da.

8.4. Eskaerak 6.3 puntuan aipatutako ebaluazio batzordeak baloratuko ditu. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak emandako irizpen loteslea ikusita, luzapenak emateko proposamena eginen du.

8.5. Batzordeak kurtsoa gainditu izanari buruzko memoria baloratuko du, hots, aurreko ikasturteko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa eskatzen zaiena, edo luzapena eskatzeko berariaz prestatua.

8.6. Balorazio irizpideak, beka luzatzeko eskaeretarako:

a) Egindako ikasturtearen memoria, ikasleak ikasturtean izan duen bilakaeraren gainean zentroak edo irakasleak egindako ebaluazioa eta ikasturteko espediente akademikoa barne: 25 puntu.

b) Elkarrizketa: 25 puntu arte gehienez.

Atal honetan honako hauek baloratuko dira: eskatzaileak nola defendatzen duen aurkeztutako ikasketa plana edo proiektua, heldutasuna eta osoko prestakuntza, komunikatzeko gaitasuna, motibazioa eta jarrera, egokitzeko gaitasuna eta ekimena, sormenerako gaitasuna eta lanbide esperientzia, bidezkoa bada.

c) Entzunaldia/grabazioa/txostena: 50 puntu gehienez.

Atal honetan aintzat hartuko da grabazioan/txostenean/aurrez aurreko entzunaldian erakutsitako sormena.

Atal honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten eskatzaileei ez zaie luzapenik onartuko.

Eskatzaileren batek ez badu puntuazio hori lortzen, ez zaizkio gainerako irizpideak baloratuko, eta zuzenean kanporatuko da.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira agertzen ez bada, deialditik baztertuko da.

8.7. Ez dute inola ere laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %60 lortzen ez dutenek.

8.8. Goiko 8.6.b) eta c) puntuetan aipatutako entzunaldiak eta elkarrizketak oinarri hauen III. eranskinean espezialitate bakoitzerako ezarritakoaren arabera eginen dira.

9. Beka emateko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak, entzunaldiak eta elkarrizketak egiten direnetik hasita bi hilabeteko epean gehienez, bekak eman eta luzatzeari buruzko ebazpena emanen du.

9.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

9.3. Bekak eta luzapenak eman direla jakinarazi ondoren, esleipen-hartzaileek gehienez ere 15 egun naturaleko epea izanen dute laguntzarekin ados daudela edo uko egiten dutela adierazteko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean.

9.4. Deialdi honi buruzko jakinarazpen guztiak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), baita Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

9.5. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: cooperacion.innovacion@navarra.es.

10. Onuradunen betebeharrak.

10.1. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean aurkeztea aldi horretan egindako ikasketen aprobetxamendua frogatzen duen dokumentazioa, zentroak emana, 12. oinarrian ezarritako epeen barrenean.

10.2. Egindako ikasketak eta izandako gastuak frogatzea Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean.

10.3. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordeko dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

10.4. Ikastaroa bukatutakoan, egindako ikasketei dagokien frogagiriak eta ikasketen memoria bidaltzea Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalera.

10.5. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea hezkuntza programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Programan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

10.6. Beka hartzeak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren zabalkunde artistikorako programetan parte hartzeko konpromisoa ekarriko dio onuradunari, bi aldeak ados daudela, eta parte-hartze horrek ikasketen bilakaera egokian oztoporik sortzen ez badu.

10.7. Ikasketetan sakontzeko aldia bukatzen denean, beken onuradunek, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatuta, kontzertu batean, erakusketa batean edo antzezpen batean parte hartuko dute, aipatu zuzendaritza nagusiak horrelakorik antolatuz gero.

10.8. Bai eskatzaileek bai onuradunek aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, gaztelania edo euskara ez den hizkuntza batean idatzita egonez gero, itzulpena ere aurkeztu beharko da.

11. Osasun laguntza.

11.1. Laguntza hauen onuradun guztiek, beren ikasketak Espainian egiten badituzte, babestuta egon beharko dute istripuetarako aseguru-poliza baten bitartez.

11.2. Atzerrian ikasten duten bekadunek bidaiako laguntzarako aseguru-poliza bat sinatuko dute. Aseguru horrek gastu medikoak eta ospitalekoak estaliko ditu ikasketa garaian gaixotu, istripua izan, sorterriratu edo hilez gero.

12. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Emandako beken zenbatekoa honela ordainduko da, oro har:

a) Lehenengo ordainketa batean matrikularen, joaneko bidaiaren eta aseguru-polizaren zenbatekoak sartuko dira, gehi hileko saria 2019ko irailerako, urrirako, azarorako eta abendurako, kasu bakoitzaren arabera.

Lehenengo zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2019ko azaroaren 23a baino lehen:

–Matrikulari dagokion gastuaren eta horren ordainketaren frogagiriak.

–Ikasketa zentroak emandako ziurtagiria, onuraduna kurtsoa egiten ari dela jasoko duena.

–Joaneko bidaiaren faktura eta hori ordaindu izanaren frogagiria.

–Kasuan kasuko aseguru-polizaren fotokopia, eta horren ordainketarena.

b) Bigarren ordainketa ikasturtea bukatutakoan, barne hartuko duena itzulerako bidaiaren prezioa, 2020rako hileko kopuruez gain.

Bigarren zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da honako agiri hauek aurkeztea 2020ko uztailaren 17a baino lehen:

–Ikasketak egin, aprobetxatu eta gainditu direla egiaztatzen duen agiria.

–Honako datu hauek jasotzen dituen memoria:

a) Ikasketa zentroaren txosten zehatza, ikaslearen bilakaerari buruzkoa, tutoreak edo zuzendariak egina.

b) Norberaren balorazioa kurtsoari eta egindako jarduerei buruz.

c) Bueltako bidaiaren faktura eta hura ordaindu izanaren frogagiria.

–Ikasturtea bukatzeko eguna oro har ezarritakoaz beste bat bada, ikasturtea bukatu eta hilabetean aurkeztuko da frogagiria, kontuan hartuta 2020ko abenduaren 19a dela hura aurkezteko azken eguna.

12.2. Salbuespen gisa, matrikularen zenbatekoa eta hileko zenbatekoa aurreratzen ahalko dira, onuradunak frogatzen badu funtsak behar dituela dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Urte bakoitzean, kasuan kasuko urteko hileko sari guztiak aurreratzen ahalko dira.

12.3. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea galduko da.

13. Beste dirulaguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

Beka hau bateraezina da xede edo helburu bera duen beste edozein dirulaguntzarekin. Salbuespen gisa, matrikula 2.000 eurotik gorakoa baldin bada, hori baita deialdi honen bidez eman daitekeen laguntzarik handiena, onuradunek dirulaguntza honen zenbatekoa beste batekin osatzen ahalko dute, matrikularen kostu osoa berdindu arte. Kasu horietan, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalaren Atalari aditzera emanen diote beste laguntzaren zenbatekoa eta zein den organo emailea.

14. Dirua itzultzea.

Onuradunak ikasketen programa bete duela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta beka ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan ezarritakoa izanen da.

16. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

17. Deialdiaren, bere oinarri arautzaileen eta bere ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beka edo luzapenaren berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (berriak) (PDFa).

II. ERANSKINA

Eskabide eredua (luzapenak) (PDFa).

III. ERANSKINA

Entzunaldiak eta elkarrizketak

Oinarri hauen 6.2 puntuan ezarritakoaren arabera deialdian onartzen diren eskatzaileei elkarrizketa eginen zaie, eta ikasketetan sakontzeko duten proiektua defendatu beharko dute batzordearen aurrean.

Horretaz gainera, arte eszenikoetako eta musikako eskatzaileek entzunaldi bat eginen dute batzordeko kideen aurrean, parametro hauen arabera:

Arte Eszenikoak - Dantza.

Klase batean parte hartuko dute, eta sakondu gogo duten ikasketa espezialitateko (klasikoa, garaikidea edo espainiarra) bariazio libre bat eginen.

Beharrezkoa den musika akonpainamendua eramanen dute CD formatuan.

Hori guztia koreografiako ikasketetan izan ezik, horietan norberaren koreografiak erakusten dituen grabazioa edo argazkigintzako dosierra aurkeztu beharko baitute.

Arte Eszenikoak - Antzerkia.

10-15 minutuko antzezpena egin beharko dute. Horretarako beharrezkoa den materiala eramanen dute.

Eszenako zuzendariek edo eszenografoek ez dute antzezpen hori egin beharko. Horren partez, grabazio bat edo argazkigintzako dosier bat aurkeztu beharko dute, haiek zuzendutako lanak edo eszenografiak erakusten dituena.

Musika.

Pieza bat edo batzuk interpretatu beharko dituzte, guztira 10-15 minutuz. Beharrezkoa den akonpainamendua eramanen dute, baita interpretatu beharreko partiturak eta horien fotokopia ere.

Ebazpena argitaratu ondoren, onartutako eskatzaileek interpretatu beharreko bariazio, antzezpen edo musika piezaren eta haren iraupenaren berri emanen diote Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari.

Eskatzailea aurrez aurreko elkarrizketara edo entzunaldira agertzen ez bada, deialditik baztertuko da.

Iragarkiaren kodea: F1907134