107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

284/2019 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari Saskibaloiko erdi mailako kirol irakaskuntzen hasierako zikloa emateko.

Pedro María Baile Torrea jaunak, “Athenea Business & Education Group SL” entitatea ordezkatuz, hori baita Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, eskaera aurkeztu du baimena eman diezaioten Saskibaloiko erdi mailako kirol irakaskuntzen hasierako zikloa emateko.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako txostenak, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emandakoa ere.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31008864) Saskibaloiko erdi mailako kirol irakaskuntzen hasierako zikloa emateko. 2019-2020 ikasturte hasieratik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Adieraztea ezen baimen honek eragina izateko, ikastetxeko titularrak, ikasturtea hasi baino hilabete lehenago gutxienez, irakaskuntza horien berariazko blokeko moduluak emateko beharrezkoa den titulazioa dauka(te)n irakasle(ar)en proposamena aurkeztu beharko duela, eta aipatu titulazioaren kopia konpultsatua ere bai.

3. Adieraztea, halaber, ikastetxeak aurrerapen berberarekin igorri beharko duela kirol material egokitua daukala egiaztatzen duen dokumentazioa.

4. Gogoraraztea ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Hezkuntza Departamentuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra”.

–Helbidea: Esparza Bidea kalea 5.

–Herria: Zizur Txikia.

–Udalerria: Zizur.

–Titularra: Athenea Business & Education Group SL.

–Ematen dituen irakaskuntzak:

a) Goi mailako Lanbide Heziketa, osaera hau duela:

1. “Administrazioa eta Finantzak” heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

2. “Zuzendaritzarako Laguntza” heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu, goizeko txandan.

3. “Marketina eta Publizitatea” heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

4. “Nazioarteko Merkataritza” heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina” lanbide arlokoa: 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu.

5. “Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa” heziketa zikloa, “Ostalaritza eta Turismoa” lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu.

6. “Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

b) Araubide bereziko kirol irakaskuntzak:

1. “Saskibaloia” espezialitateko erdi mailako irakaskuntzen hasierako zikloa: 2 unitate (1 goizeko txandan, 30 ikasposturekin, eta bestea arratsaldeko txandan, 30 ikasposturekin); 60 ikaspostu.

5. Gogoraraztea, halaber, ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, bai uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan, bai abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan aurreikusitakoetan. 251/1992 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen, eta 248/2011 Foru Dekretuak, berriz, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu zituen.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 10ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1906532