107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

220/2019 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuari baimena ematen zaio Oinarrizko Lanbide Heziketako “Metalezko Elementuen Fabrikazioa” heziketa zikloa emateko 2019-2020 ikasturtetik aurrera, Oinarrizko Lanbide Heziketako “Fabrikazioa eta Muntaketa” heziketa zikloa eman beharrean.

Jorge Lanchas Rivero jaunak, Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuaren titular den Salestarren Kongregazioa ordezkatuz, eskaera bat aurkeztu du ikastetxeari baimena eman diezaioten Oinarrizko Lanbide Heziketako “Metalezko Elementuen Fabrikazioa” heziketa zikloa emateko, Oinarrizko Lanbide Heziketako “Fabrikazioa eta Muntaketa” heziketa zikloa eman beharrean. Ikusirik hori dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 17. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe integratu pribatuari (ikastetxearen kodea: 31004810) baimena ematea Oinarrizko Lanbide Heziketako “Metalezko Elementuen Fabrikazioa” heziketa zikloa emateko 2019-2020 ikasturtetik aurrera, Oinarrizko Lanbide Heziketako “Fabrikazioa eta Muntaketa” heziketa zikloa eman beharrean.

2. Adieraztea honako hauek izanen direla ikastetxeak emanen dituen heziketa zikloak:

–Arte grafikoak: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

–Elektrizitatea eta Elektronika: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

–Metalezko Elementuen Fabrikazioa: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

3. Ohartaraztea ikastetxeak bermatu behar duela, dituen baliabideak erabilita, 2018-2019 ikasturtean “Fabrikazioa eta Muntaketa” zikloko 2. ikasmailan dauden ikasleek aukera daukatela ikasketak bukatzeko, errepikatzen badute ere.

4. Gogoraraztea ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

5. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal dela aurreko atalean aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1905705