107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2019ko 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Maiatzaren 23ko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi ziren 2019ko udal aurrekontuan 5., 6., 7. eta 8. aldaketak egiteko espedienteak (kreditu-gehigarriak).

Espedienteak Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1907229