107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Azkoiengo Udaleko osoko bilkurak, 2019ko maiatzaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1906917